
Mekatronika Industrialeko 1. mailako ikasleak plater-igogailu bat egin dute 6.erronkan
Erronkaren barruan, ikasleek montaplatos sistema automatizatu bat diseinatu, muntatu eta martxan jarri dute.
Talde bakoitzak:
✅ Bere armario elektrikoa diseinatu eta kableatu du.
✅ Sistemaren PLC programa garatu du.
✅ Erabiltzailearen interfazea (HMI) sortu du.
✅ Sistema osoaren integrazioa eta funtzionamendua egiaztatu ditu.
Proiektu honen bidez, ikasleek automatizazio industrialeko hainbat gaitasun praktikan jartzeko aukera izan dute: diseinu elektrikoa, programazioa, muntaketa eta sistemen integrazioa.
Eskerrik beroenak SEW-EURODRIVE enpresari, proiektua garatzeko beharrezkoak izan diren motorreduktoreak dohaintzan emateagatik. Industria eta hezkuntzaren arteko lankidetza mota hauek funtsezkoak dira ikasleek benetako teknologiekin ikas dezaten.


