
Armeria Eskolako ikasleen guraso bilerak
Urriaren 14an, Armeria Eskolako ikasleen guraso bilerak izan genituen.
Armeria Eskolako Zuzendari den Imanol Urreisti eta ikasketaburu den Iker Espillaren aurkezpen orokor batekin hasi genuen bilera.
Eskolan estrategikoki dauzkagun erronka eta proiektuak azaldu zituzten areto nagusian, eta ondoren guraso bakoitza euren seme/alaben gidariekin batu eta taldeko egunerokotasunaz informatzeaz gain euren zalantzak argitzeko tartea hartu zuten.
Eskerrik asko bilerara hurbildu zineten guraso guztiei!


