BERRIAK
Elkarlanean Oinarrituriko Ikaskuntza Fabrika
Eibarko ikastetxeen bisitak
Ermuko Anaitasuna ikastolak antolaturiko STEAM astean
Gipuzkoako foru aldundiaren gobernu kontseilu ibiltaria Armeria Eskolan
Suizidioaren prebentzioari buruzko saioa
Barne ate irekiak
EKITALDIAK
Azitaingo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko ikasleen bisita
Ate irekiak
Ate irekiak
Armeria Eskola Sare Sozialetan

Armeria Eskola
Zenbakietan





Guregatik diotena

Jorge Arevalo
Paulo Freirek zioen Hezkuntzak ez duela mundua aldatzen. Mundua alda dezaketen pertsonak prestatzen ditu. Eibarko Armeria Eskola da horren adibide argia. Bere historian zehar Euskadi gaur dena lortu duten pertsonak prestatzen joan da. Herrialde modernoa, aurreratua eta solidarioa. Besarkada bero bat guztioi.

Joxe Mari Torrealdai
Esker handia Armeria Eskolari. Entzutez ezagutua nuen. Orain barruragotik. Merezi du, merezi duenez. Ohore handia izan da niretzat jaso dudan aitorpena. Merezi gabea nire aldetik. Zuena da meritua eta nirea esker ona.

Javier Egurrola
Arrakastarako desiorik onenekin. Zuen egunerokotasunean jartzen duzuen grinak bermatzen du, zalantzarik gabe, zuen etorkizuna. Zorionak eta aurrera!

Angel Toña
Armeria Eskolara etortzen naizen bakoitzean, ikusi ta ikasi egiten dot. Ez dakit zer dakarren Eskola honek !!, baina gure hiria ta herria hemen hasi zen, hemen jarraitzen dau. Bihotzez, jarraitu zuen moduen: lanean, ondo egindako lana dakizue egiten, ba egin!

Patxi Lopez
Ia ehun urte dituzten erakunde gutxik esan dezakete historia handia izateaz gain, etorkizuna ere badutela, eta Eibarko Armeria Eskola horietako bat da. Zeren hemen prestatzen ari dira herri honen etorkizunaren funtsezko euskarria izango diren gazteak. Jarraitu horrela, behar dugu eta.

Stella Maris
Aurretik Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloa egin nuen, eta Metrologiako espezializazioak ezin hobeto osatzen duela uste dut. Balio erantsia da prestakuntza handirik ez dagoen eremu batean

Mikel Urizarbarrena Aguirre
Benetan pozik nago 1976tik 1980ra arte ikasi nuen eskola maitagarri honetara itzuli naizelako, profesionalki eta pertsonalki hainbeste ikasi nuen eskola honetara. Hemen ikasi nuena oso baliagarria izan zait bizitza osoan zehar. Benetan harro nago hain erakunde maitagarri eta ospetsuaren historiaren parte izateaz. Eskerrik asko Novoari eta Arkotxari nire iragana berriro gogoratzeko eta etorkizuna ezagutzeko aukera emateagatik, etorkizun bikaina opa dizuet, ziur bainago izango duzuela.

Ibon Artolazabal
Lehendabizi erdi-mailako Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloa egin nuen eta bertako lan egiteko modua gustukoa nuelako matrikulatu nintzen elektronikako goi mailako zikloan.

Gemma Zabaleta
Duela 100 urtetik hona Armeria Eskolako profesional guztien ametsak enplegu, aberastasun eta ongizate bihurtu dira Eibarrentzat, Euskadirentzat eta munduarentzat. Amets gehiago eta bizitza profesional luzea izatea opa dizuet.

Gorka Obieta
Eskola indartsua da. Eskolan nire bigarren urtea da eta hasieratik nabaritu dut bertako langileak jatorrak eta gertukoak direla.

Martin Garitano Larrañaga
Konbentzituta nago, orain arte bezala, Gipuzkoako ikasleak prestatzen eta enpresak bultzatzen beste ehun urte beteko dituzuela.

Roxana Suris
Fabrikazio Mekanikoaren sektorean laneratzeko hainbat aukera eskaintzen ditu Armeria Eskolak. Gainera, gero eta emakume gehiago ari gara sartzen gizonena soilik izan den sektore honetan. Armeria Eskolak eskaintzen duen beste zerbitzu garrantzitsu bat Duala da, sistema honek eskolan jasotako ezagutzak enpresetan praktikan jartzeko aukera ematen digu, lan-etorkizunari ikuspegi zabalagoa emanez.

Nati García
Eskola esker naiz naizena, onerako edo txarrerako. Nire zati bat eskolan egongo da beti.

Alina Ivan
Kasualitatez heldu nintzen Armeria Eskolara, baina bertan oso pozik nago. Niretzako erronka bat da Lanbide heziketako zikloak (batez ere industrialak) ezagutzen ez nituelako. Eta aukera honekin asko ikasten ari naiz eta oso gustura dihardut lanean.

Amagoia
Irakasleak oso onak dira eta aurretik inoiz imaginatu gabeko gauzak ikasten ari naiz. Soldadoran gehien bat gizonek lan egiten badute ere emakumeok hoeto ikusiak gaude, pultsu hobea dugulako.

Cristina Uriarte
Aipagarriak dira bai Eskolaren zein Ikasle Ohien Elkartearen lanak. Segi bide honetan eta benetan, “ONDO EGINDAKO LANA” gatik, ZORIONAK.

Amaia Arana
Armeria Eskola Instituzio bat da Eibarren. Ilusioa egiten dit aitak eskolak eman zituen ikastetxe berean lan egitea.

Antonio Cancelo
Plazer handia eskualdearen garapenean hain erabakigarria den Armeria Eskola bikain honekin elkarlanean aritzea. Hezkuntza, ezagutza eta balioak dira edozein lurralderen etorkizunaren bermea. Itxaropena eta fedea gure etorkizunean, komunitate osoarenean.

Jon Alberdi
Armeria Eskola automatismo industrialei lotutako ikastetxea da. Erdi mailako Instalazio Elektrikoak eta Atomatikoak zikloa egin nuen eta orain goi mailako robotika egiten ari naiz. Lagunek gomendatuta matrikulatu nintzen Armeria Eskolan

Alaitz Duñaiturria Lejarraga
Kontrol numerikoarekin lotutako zerbait ikasi nahi nuen, eta dual formatuan egitea. Horregatik aukeratu nuen Armeria Eskola.

Gaizka Garitano
“Ondo Egindako Lana”, eibartarrengandik ikasia”

Borja Rodriguez Iglesias
Industriarekin lotutako zerbait ikasi nahi nuen, Euskadin aukera gehiago baitago sektore horretan lan ona aurkitzeko, eta Armeria Eskola aukeratu nuen

Markel Olano
Elkar fundazioari eman diozuen saria dela eta etorri naiz gaur hona. Armeria Eskola da Eibarren arima industriala eta Eibar da Gipuzkoaren arima industriala. Segi horrela burua argi eta bihotza bero.

Juan José Ibarretxe
Arrazoi bakar batengatik etorri naiz Armeria Eskolara: gizon handi honi, Joxe Mari Torrealdairi, nire aitortza adieraztera.

Luis Palacios
Eibartarra naizelako eta Armeria Eskolan giro berezia dagoelako erabaki nuen bertan lan egitea.

Rosa Guinea
Oso pozik nago Armeria Eskolan lan egiteagatik. Giroa oso ona da.

Xabier Amuriza
Ohore handi bat izan dela oso gutxi da. Armeria Eskola bezalako batean aukera hau eta aitortza hau jasotzea nire bizitzako marka handietako bat izango da.

Joxe Mari Sors eta Jon Laka
Elkar Fundazioaren izenean, bihotz bihotzez mila esker aipamen eta sari honengatik. Elkar Fundazioak asko baloratzen du Eibarko Armeria Eskolan ere LANA bere balore balio onetako izatea. Ahantzi gabe Euskararen garrantzia. Euskarak egiten gaituelako HERRI.

Irati Maiztegui Santillán
Elektronika ikasi nahi nuen eta Euskadi mailan, publikoa eta gertuena hauxe da. Egia esan, oso gustura nago.