Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikariak elektronika industrialaren diseinuan, fabrikazioan eta programazioan prestatzen dira.

Heziketa-zikloaren helburua goi-mailako kualifikazio teknikoa lortzea da eskualdeko enpresek asko eskatzen duten lanbide-arlo batean. Mantentze elektronikoa erabat integratuta dago egungo 4.0 industrian, eta arlo horretan ondo prestatutako profesionalek laneratze-tasa handia dute.

Espezialitatea: Elektronika eta infromazioaren teknologiak

Ikastaro mota: Goi-maila

Iraupena: 2000 ordu (2 ikasturte)

Hizkuntzak: D eta A ereduak

Laneratze-tasa altua

Lan-poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak

  • Zirkuitu elektronikoen diseinua eta simulazioa NI Multisimen bidez

  • Sistema Mikroprogramagarrien C programazioa (Arduino, Esp32,..)

  • IoT komunikazioak (Bluetooth, Wifi, lora, Sigfox, Ant+, Zigbee)

  • Zirkuitu inprimatuen diseinua. PCB (Altium Designer)

  • Mikro Soldadura Elektronikoa SMD

  • Omron CP1L-E automata programagarriak eta Omron MX2 maiztasun-aldagailuak

  • APPak diseinatzea eta programatzea (APP Inventor)

Ziklo honetan ekipo eta sistema elektronikoak, profesionalak, industrialak eta kontsumokoak mantentzen eta konpontzen ikasiko duzu, bai eta mantentze-prozesuak planifikatzen eta antolatzen ere.

Irteera profesionalak

  • Audio, bideo eta ekipo industrialen konponketa- eta mantentze-lanetako teknikaria. Irrati- eta telebista-sistemak, ikus-entzunezko produkzio-sistemak eta irrati-difusioko sistemak.

  • Sistema domotikoak, immotikoak eta segurtasun elektronikokoak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria. Sare lokalak eta sistema telematikoak.

  • Irrati- eta telebista-sistemen, ikus-entzunezko produkzio-sistemen, irrati-difusioko sistemen eta irrati-esteketako sistemen ekipoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.

  • Ekipo eta sistema domotikoak, immotikoak eta segurtasun elektronikokoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.

  • Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.

Ziklo honetako curriculuma honela egituratzen da:

Modulua Ikasturtea Iraupena
Zirkuitu elektroniko analogikoak Lehen ikasturtea 231 ordu
Ekipo mikroprogramagarriak Lehen ikasturtea 264 ordu
Ahots- eta datu-ekipoen mantentzea Lehen ikasturtea 198 ordu
Industria-elektronikako ekipoen mantentze-lanak Lehen ikasturtea 198 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea Lehen ikasturtea 99 ordu
Irrati-komunikazioetako ekipoen mantentze-lanak Bigarren ikasturtea 120 ordu
Audio-ekipoen mantentze-lanak Bigarren ikasturtea 60 ordu
Bideo-ekipoen mantentze-lanak Bigarren ikasturtea 60 ordu
Ekipo elektronikoak muntatzeko eta mantentzeko teknikak eta prozesuak Bigarren ikasturtea 200 ordu
Azpiegiturak eta mantentze elektronikoaren garapena Bigarren ikasturtea 60 ordu
Mantentze-lan elektronikoko proiektua Bigarren ikasturtea 50 ordu
Ingeles teknikoa Bigarren ikasturtea 40 ordu
Enpresa eta ekimen sortzailea Bigarren ikasturtea 60 ordu
Lantokietako prestakuntza Bigarren ikasturtea 360 ordu

Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.

Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:

logo-masermic
logo-osatu-bexen-cardio
logo-apel
logo-ojmar
logo-biolan
logo-urkotronik
logo-kirolbet
logo-fagor-electronica
logo-beltran
logo-perosanz
logo-cmz

Ikaskuntza-prozesua erronketan oinarritutako ETHAZI metodologia kolaboratiboaren bidez gauzatzen da. Bertan, zikloari lotutako gaitasunak landuko dituzu, erronka moduan formulatutako hainbat egoera konponduz. Egoera horiek mantentze-lan elektronikoa sektoreko teknikari baten jardunaren benetako arazoak islatzen dituzte.

Ikaskuntza-prozesua berrinterpretatzeak aukera emango dizu zikloari lotutako gaitasun teknikoak eta enpresak gaur egun eskatzen dituen zeharkako gaitasunak lantzeko, hala nola ikasteko autonomia, talde-lana, lankidetza, emaitzetarako orientazioa eta abar.

Ziklo honetako irakasleok kudeaketaz, jarraipenaz eta proposatutako erronkak konpontzen laguntzeaz arduratuko gara.

Helburu horiek lortzeko, diziplina anitzeko ikuspegi batetik ikastea errazten duten espazio malgu eta irekiak ditugu.

Zikloan egiten diren erronkak:

  • IoT sistema domotiko eta industrialen kontrola sistema mikroprogramagarrien bidez (berotegi domotizatua, larrialdiak seinaleztatzeko sistema…)

  • Jolas interaktiboak diseinatzea, simulatzea eta eraikitzea (jolas-makina, mahai-jokoak…), sistema mikroprogramagarrien bidez

  • Mugikortasun urriko pertsonentzako ikuspegi artifizialeko laguntzailea

  • Monitorizazio- eta kontrol-sistemak Node-Red Dashboardean, MQTT protokoloaren bidez

  • Droneak konfiguratzea, muntatzea, martxan jartzea eta mantentzea

  • Industria 4.0 produkzio-lerro desberdinen automatizazioa eta industria-kontrola Omron CP1L-E automata eta Omron MX2 maiztasun-aldagailuen bidez

  • Audio ekipoen diseinua, simulazioa eta fabrikazioa (bluetooth bozgorailua, efektuen pedala, ekualizadorea, anplifikadoreak…)

Zikloa amaitzean, lan-munduan sartzeko aukeraz gain, zure prestakuntza- eta espezializazio-prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu. Mantentze-Lan Elektronikoa zikloko tituludun gisa, prestakuntza-ibilbide hauek egin ahal izango dituzu, besteak beste:

  • Ekipo Elektroniko Integratuen Garapena espezializazioa. Espezializazio-programa bat dugu, 3. ikasturtean zehar egiten dena, formatu dualean, Dual erregimenean. Bertan, prestakuntzaren zati bat ikastetxean egin ahal izango duzu, eta bestea enpresan.

  • Unibertsitate-ikasketak egitea. Gaur egun, Lanbide Heziketako goi-mailako titulua edukitzeak unibertsitatean sartzeko aukera ematen dizu. Gainera, egin nahi dituzun unibertsitate-ikasketen arabera, Mantentze-Lan Elektronikoa goi-mailako teknikariaren tituluak prestakuntza-kreditu jakin batzuk baliozkotzea ahalbidetuko dizu. Adibide gisa, Euskal Herriko Unibertsitateko baliozkotze-taula erabil daiteke.

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.