
Ziurtagiri Profesionalak
Ziurtagiri profesionalak lan-administrazioaren eremuan lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresnak dira. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.
Armeria Eskolan LANBIDEtik eskeintzan diren Ziurtagiri Profesional gehiago ere baditugu.

Ziurtagiri profesionalen bidez lortzen diren gaitasun-unitateak eta Hezkuntza Sistemako prestakuntza-zikloetako lanbide-moduluak baliokideak dira.
Sarbide-baldintzak
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izatea.
– 2. mailako ziurtagiri profesionalen bat edukitzea.
– Lanbide-arlo eta -eremu bereko 1. mailako ziurtagiri profesionalen bat edukitzea.
– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo erdi-mailako zikloetara sartzeko dagozkion probak gainditu izana.
– 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Prestakuntzari behar adinako probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza- edo lanbide-ezagupenak izatea, ezartzen den araudiaren arabera.
Nori zuzenduta daude Ziurtagiri Profesionalak?
Ziurtagiri profesional hauek, neurri batean, beren gaitasunak eguneratu nahi dituten langabetui zuzenduta daude, laneratzea edo oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulu bat lortzearekin lotutako ibilbide akademiko batean integratzea ahalbidetuz.
Zer egin dezakezu Ziurtagiri Profesional bat amaitu ondoren?
- Lan-merkatuan murgildu.
- Ibilbide formatiboa jarraitu maila berdineko edo altuago bateko C gradu baten bitartez.
Baliokideak al dira Lanbide Heziketarekin?
Profesionaltasun-ziurtagiriak blokeka antolatuta daude, prestakuntza-modulu deritzen bloketan, eta horien bidez kualifikaziorako ibilbide pertsonalizatu bat egituratu daiteke. Hala, Hezkuntza administrazioak aukera du Lanbide Heziketako tituluekin bat datozen gaitasun-unitateak baliozkotzeko. Era horretara, LHko titulu arautu bat lortzea errazten da.
Baliokidetasun eta egiaztagiri horiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren bidez arauturik daude (CNCP).

Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea
eta mantentzea
Ziurtagiri Profesionala
Kodea: ELEE0109
Familia Profesionala: Elektrizitatea eta elektronika
Iraupena: 920 ordu.
Eredua: A eredua
| Modulua | Iraupena |
|---|---|
| MF0820_2 Etxebizitza-eraikinetako instalazio elektrikoak | 170 ordu |
| MF0821_2 Bulego, merkataritza eta industria-eraikinetako instalazio elektrikoak | 140 ordu |
| MF0822_2 Instalazio elektriko automatizatuak eta automatismoen instalazioak | 210 ordu |
| MF0823_2 Behe-tentsioko aireko sare elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak | 90 ordu |
| MF0824_2 Behe-tentsioko lurrazpiko sare elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak | 80 ordu |
| MF0825_2 Makina elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak | 150 ordu |
| MP0183 Lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak | 80 ordu |
Gaitasun orokorra
Dagozkion lanbideak edo lanpostuak
- Instalatzaile argiketaria
- Eraikinetako eta etxebizitzetako instalatzaile argiketaria
Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu
Ziurtagiri Profesionalen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan