Diseinua Fabrikazio Mekanikoan goi-mailako teknikariak produktuak diseinatzeko arloan prestatzen dira.

Heziketa-zikloaren helburua diseinu industrialaren arloan goi-mailako teknikariak kualifikatzea da. Tituludunak fabrikazio mekanikoan erabiliko diren produktuak eta tresnak diseinatzeaz arduratzen dira, enpresaren bulego teknikoetan eta proiektuen bulegoetan lan eginez.

Espezialitatea: Fabrikazio Mekanikoa

Ikastaro mota: Goi-maila

Iraupena: 2000 ordu (2 ikasturte)

Hizkuntza: D eta A ereduak

Laneratze-tasa ia erabatekoa

Lan-poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak

  • Plastikozko injekzio-moldeen analisia eta simulazioa, Moldflow Adviser 2019,

  • Marrazketa-programak: Autocad 2019, NX 12, Solid Edge ST9 eta SolidWorks 2019.

  • Eskema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak: Automation Studio softwarea.

  • Siemens automata programagarriak: muntaketa, programazioa …

  • Galdaketako moldeen analisia eta simulazioa, Quikcast.

  • Fabrikazio gehigarria 3D inprimagailuetan: Simplify, Cura eta Repetier.

  • Praktikak tailerrean, hainbat teknologiaren bidez:

    • Txirbil-harroketa: konbentzionala (tornua, fresadorea …), CNC (tornua, mekanizazio-zentroak …)
    • Mekanizazio bereziak: elektrohigadura (haria eta sarketa), urradura (artezgailu tangentzialak, zilindrikoak …)
    • Xafla ebaki eta konformatzea: zizaila, puntzonatua …
    • Soldadura: Soldadura elektrikoa, MIG MAG, TIG.
  • Proiektuen plangintza osoa: GanttProject.

Ziklo honetan fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, polimeroetarako moldeak eta modeloak, galdaketa, forja, estanpazioa edo pulbimetalurgia diseinatzen ikasiko duzu, kalitatea, langilearen segurtasuna eta ingurumenaren babesa ziurtatuz.

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikariek metalak transformatzen dituzten industrietako enpresen bulego teknikoetan eta proiektuen bulegoetan lan egiten dute.

Irteera profesionalak

  • Delineatzaile proiektugilea.

  • CADeko teknikaria.

  • Produktuak garatzeko teknikaria.

  • Matrizeak garatzeko teknikaria.

  • Tresnak garatzeko teknikaria.

  • Moldeak garatzeko teknikaria.

  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

  • Zirkuitu eta sistema integratuen diseinatzailea.

Ziklo honetako curriculuma honela egituratzen da:

Modulua Ikasturtea Iraupena
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa Lehen ikasturtea 165 ordu
Produktu mekanikoen diseinua Lehen ikasturtea 330 ordu
Fabrikazioaren automatizazioa Lehen ikasturtea 198 ordu
Fabrikazio mekanikoko teknikak Lehen ikasturtea 198 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea Lehen ikasturtea 99 ordu
Txapa- eta estanpazio-prozesuetako tresnak diseinatzea Bigarren ikasturtea 240 ordu
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua Bigarren ikasturtea 120 ordu
Produktu polimerikoetarako moldeak diseinatzea Bigarren ikasturtea 140 ordu
Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua Bigarren ikasturtea 50 ordu
Ingeles teknikoa Bigarren ikasturtea 40 ordu
Enpresa eta ekimen sortzailea Bigarren ikasturtea 60 ordu
Lantokiko prestakuntza Bigarren ikasturtea 360 ordu

Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.

Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:

industrias-arruti
tekniker
teknia
rodisa
engranajes-grindel
maser
goratu

EIkaskuntza-prozesua erronketan oinarritutako ETHAZI metodologia kolaboratiboaren bidez gauzatzen da. Bertan, zikloari lotutako gaitasunak landuko dituzu, erronka moduan formulatutako hainbat egoera konponduz. Egoera horiek diseinua fabrikazio mekanikoan sektoreko teknikari baten jardunaren benetako arazoak islatzen dituzte.

Ikaskuntza-prozesua berrinterpretatzeak aukera emango dizu zikloari lotutako gaitasun teknikoak eta enpresak gaur egun eskatzen dituen zeharkako gaitasunak lantzeko, hala nola ikasteko autonomia, talde-lana, lankidetza, emaitzetarako orientazioa eta abar.

Ziklo honetako irakasleok kudeaketaz, jarraipenaz eta proposatutako erronkak konpontzen laguntzeaz arduratuko gara.

Helburu horiek lortzeko, diziplina anitzeko ikuspegi batetik ikastea errazten duten espazio malgu eta irekiak ditugu.

Zikloan egiten diren erronkak:

  • AGME R.A.-2 manipulatzaile pneumatikoaren kalkuluak eta diseinua

  • Jasogailu hidraulikoa, kalkuluak, diseinua eta elementu batzuen fabrikazioa.

  • Abiadura-murriztailea, kalkuluak, diseinua eta elementuetako batzuen fabrikazioa.

  • Trokel progresiboa diseinatzea.

  • Ontzi bat injektatzeko moldea diseinatzea.

  • Mikroengranaje baten injekzio-moldea diseinatzea eta simulatzea.

Zikloa amaitzean, lan-munduan sartzeko aukeraz gain, zure prestakuntza- eta espezializazio-prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu. Diseinua Fabrikazio Mekanikoan zikloko tituludun gisa, besteak beste, honako prestakuntza-ibilbide hauek egin ahal izango dituzu:

  • Kalitate Kontrol Metrologikoa espezializatzea egitea. Metrologiaren arloko espezializazio-programa bat dugu, 3. ikasturtean egiten dena, formatu dualean. Programa horretan, prestakuntzaren zati bat ikastetxean egin ahal izango duzu, eta beste bat enpresan.

  • Unibertsitate-ikasketak egitea. Gaur egun, Lanbide Heziketako Goi Mailako titulu bat edukitzeak unibertsitatera sartzeko aukera ematen dizu. Gainera, egin nahi dituzun unibertsitate-ikasketen arabera, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera emango dizu prestakuntza-kreditu jakin batzuk baliozkotzeko. Euskal Herriko Unibertsitatearen baliozkotze-taula adibide gisa erabil daiteke.

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.