
Aztarna uzten duten nazioarteko esperientziak!
Ikasturte honetan, gure 6 ikaslek praktika profesionalak Eibar inguruko enpresetan egiteko aukera izan dute, baina baita nazioartean ere: Txekiar Errepublikan dituzten egoitza eta lantegietan!
Ikasleak jada itzultzen ari dira eta balorazioa ezin hobea da; oso pozik datoz, ikasgai, esperientzia eta hazkunde pertsonal zein profesional handiarekin.
Eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa kolaboratzaileei abentura honetan emandako babes eta konfiantzagatik. Ziur gaude hau hasiera besterik ez dela eta datorren ikasturtean ere esperientzia errepikatzea espero dugu!
#FormaciónProfesional #LanbideHeziketa #PrácticasInternacionales #NazioartekoPraktikak #Eibar #Euskadi #ErasmusPlus #Talento #Etorkizuna


