Preaload Image
Símbolo de Armeria Eskola

Armeria Eskola Eibarko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua eta publikoa da. Esparru industrialean kokatuak gaude eta erdi zein goi mailako zikloak, espezializazioak eta enplegurako prestakuntza eskaintzen ditugu.

Gure aktibitate eta izaeraren muina pertsonak koalifikatu eta enpresak lehiakorrak izan daitezen laguntzea da.

Armeria Eskolan gure izaera eibartarra aldarrikatu nahi dugu; izaera hori baita gure nortasun-zeinua. Planteamendu uniformizatzaileen aurrean, gure EIBAR markak eta gure “ondo egindako lana” leloak ezin hobeto laburtzen ditu zein den Armeria Eskolaren eginkizuna.

Ikastetxea ekosistema moduan ulertzen dugu,  garatu nahi ditugun balioak: aniztasuna, bizitasuna, elkarlana, kolaborazioa, oztopoak gainditu eta aurrera egiteko grina… horretara egokitutako espazio, ekipamendu eta dinamikekin uztartu nahiko genituzkelako. Gure jarduera eta izaera pertsonen kualifikazioan eta enpresak lehiakorragoak izan daitezen laguntzean oinarritzen dela jakinda, hori gauzatzeko eta gizarte dinamiko, kohesionatu eta moderno batean bizitzeko bidea aberastu nahi genuke.

Saririk garrantzitsuenak eskuratu ditugu (Alfonso X Jakitunaren Gorbata, Gipuzkoako Urrezko Domina, Lan Onari…). Harro gaude 100 urtetik gorako ibilbidean Eibar eta inguruko gizarteari eskaini diogun zerbitzuarekin, eta baita, gure ikasleek, errealitate ekonomiko eta sozialaren agente eraldatzaile gisa egin duten eta egiten diharduten lanarekin ere. Aipagarria da ikasle horiek 400 enpresatik gora sortu izana.

Gure zerbitzuak nazioarteko kalitate-estandarrekin eskaintzen ditugu, gure eskaintza anbizio handikoa da eta etengabe eguneratzen dugu. Kalitatezko Lanbide Heziketaren alde egiten dugu, konplexu eta estigmarik gabeko heziketaren alde, gure industria-ehunaren egiazko premietara egokitutakoa, zerbitzu publikorako dugun bokazioaren adierazle.

Kontaktua eta lokalizazioa

Armeria Eskolaren Balioak

Ez gara esaten duguna, egiten duguna baizik.

Politikak

Abiadura handian eraldatzen ari den gizarte honek etengabe egokitzea eskatzen digu eta erronka berriei erantzuteko gaitasuna izatea. Horretarako, oraingoak ez diren beste esparru batzuetara zabaldu eta hedatu beharko ditugu gure jarduerak. Aldi berean, iraultza industrial teknologikoan murgilduta egonik, ezinbestekoa da pertsonak modu integralean hezitzea, giza garapen jasangarriak landuz.

Testuinguru honetan, Armeria Eskolak teknikoki zein giza gaitasunetan ikasleak trebatu, enpresa sare lehiakorra bultzatu eta gizarte aurreratua garatzea ditu xede, eta horretarako gure egiten ditugu politika hauek:

  • Gizarteari kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa.
  • Euskararen erabilera eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua bultzatzea.
  • Ingurumena babestu eta Lan baldintza seguruak, osasuntsuak bermatzea.
  • Parekidetasunaren alde lan egitea.

Oraingoak ez diren beste esparru batzuetara zabaldu eta hedatu beharko ditugu gure jarduerak.

KALITATEA

Gizarte dinamiko honen beharrak bermez asebetetzeko, Armeria Eskolarentzat ezinbestekoa da kalitate sistema eraginkorra izatea, etengabeko hobekuntzan oinarritu eta lege-eskakizunak beteko dituena. Horretarako, EFQM Europar Kudeaketa-eredua eta UNE-EN-ISO 9001 erreferentziazko kudeaketa eredutan oinarritzen dugu gure funtzionamendua.

INGURUMENA ETA SEGURTASUNA

Armeria Eskolak garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten du. Konpromisoa hartzen du kutsadura eta energia-kontsumoa murrizteko, eta materialak zentzuz erabiltzeko, haien zenbatekoa murriztuz, berrerabiltzearen alde eginez eta birziklatzea ahalbidetuko duten neurriak hartuz.
Armeria Eskolak bermatu egingo du irakasleek zein ikasleek baldintza seguruetan eta osasuntsuetan lan egingo dutela. Horretarako, lan-metodo seguruak eta arriskuak prebenitzeko neurriak ezarriko ditu. Aldi berean, osasunari eta elikadurari lotutako ohiturak sustatuko ditu.
Ikastetxe gisa, garrantzi berezia ematen diogu ikasleak eta langileak gai hauekiko sentsibilizatzeari. Hori dela eta, ingurumenarekin eta segurtasunarekin lotutako jarduerak egingo ditugu.
Ingurumen-kudeaketa ISO14000 sistemaren bidez bermatuko da.

EUSKARA

Armeria Eskolak euskara erabiltzea lehenetsiko duen eredu eleaniztunaren alde egiten du. Ahal den neurrian, Armeria Eskolako langileen arteko komunikazioa euskaraz egingo da. Ikasleek ikastetxearekin zein hizkuntzatan komunikatu nahi duten aukeratu ahal izango dute, eta ikastetxeak erabaki hori errespetatuko du. Armeria Eskolak bere zerbitzu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko ditu, D eredua eta ingelesezko moduluak indartuz. Gure ikasleen gaitasun komunikatiboak hiru hizkuntzetan garatzeko konpromisoa hartzen dugu, Hezkuntza Sailak finkatutako helburuak lortu arte. Enpresekiko, administrazioekiko eta, oro har, gizartearekiko komunikazioa elebiduna izango da, horien guztien hizkuntza-aukera errespetatuz, gure aldetik euskararen erabilera lehenetsiz eta uneoro euskararekiko dugun konpromisoa erakutsiz. Hizkuntza politika garatzeko tresnak Hizkuntza Proiektua eta Ulibarri programa izango dira.

PAREKIDETASUNAREN ALDE LAN EGITEA

Armeria Eskolak Lanbide Heziketa parekidearen alde lan egiteko konpromisoa hartzen du. Emakumeentzat ez da batere erraza izan industria-eremura iristea, gehienbat gizonez osatua egon delako eta rolek zein estereotipoek eragin handia izan dutelako. Baina Armeria Eskolak errealitate hori eraldatzeko apustua egiten du, eta genero-berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, urteko planetan parekidetasuna bultzatzeko ekintzak ezarriz, komunikabideetan emakumearen presentzia lehenetsiz eta bi sexuen arteko aukera-berdintasunaren aldeko programak sustatuz.

Símbolo de Armeria Eskola

Eskuadra zaharra

Historia eta aitortzak

Armeria Eskola 1912 urtean sortu zen Udalaren ekimenez, Eibar eta inguruko industriaren garapena bultzatzeko asmoarekin. Sorreran garai hartako armen industriarekin lotura handia izan bazuen ere, denborarekin arlo ezberdinetara zabaldu zen: zehaztasun mekanikoa, elektrizitate-elektronika, diseinu eta kalitatearen gestioa,…

Hasieratik, inguruko lantegiekin harreman estua izan du eta teknologia berrien bultzatzaile izan da. Horri guztiari esker,  1981. urtean, Ikasle Ohien Elkartearen gidaritzari esker, “Tekniker Ikerketa Zentroa” sortu zen.

Garai hartan ezarritako bidea jarraituz, unean uneko gizartera egokituz eta gizarte horren garapena sustatuz, Armeria Eskola gaur egun ezagutzen duguna izatera heldu da, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, publikoa, eta hasierako zein enplegurako prestakuntzak eskaintzen dituena.

1912
1913
1914
1914
1923
1929
1938
1950
1951
1951
1954
1955
1955
1960
1962
1962
1963
1965
1968
1972

1912

Creación de la Escuela de Armería

Armeria Eskolaren sorrera

Armeria Eskola sortzea onartu zen Eibarko Udalean. Espezialitatea: armagintza. Liejako (Belgika) eta Saint Etienneko (Frantzia) eskoletatik hartutako ikasketa planak jarraitu ziren.

1913

Lehen harria jartzea

Lehen ikasturtearen inaugurazioa  Frontoi Zaharreko ikastetxean. Fermin Calbetonek lehen harria jarri zuen zezen plazaren inguruko lurretan, Armeria Eskola eraikitzea aurreikusi zen lehen kokalekuan. Ondoren, 1913ko ekainaren 16an, Isasi gainean eraikitzea erabaki zen. Zuzendaria: Jose Carnicero Guillemon.

1914

Edificio en la inauguración de la escuela Armeria

Inaugurazioa

Behin betiko Armeria Eskolaren inaugurazioa.

1914

II Exposición regional de Artes e Industrias visitada por Alfonso XIII.

Erakusketa

Eskualdeko Arte eta Industrien II. erakusketara. Alfontso XIII.ak egindako bisita.

1923

Doitasunezko mekanika

Armagintza ikasketen ordez Doitasun Mekanikakoak jartzeko beharra aztertu zen, Saint-Etienneko eta Belgikako Liejako Eskoletan egiten ari ziren bezala. Horretarako, makina-erremintak eta ebaketa zein neurketa tresnak ekoiztu eta salduko zituen tailer baten proiektua garatu zen.

1929

Ofizialtza eta Maisutza ikastaroak

Ikasketen Plan berria garatu zen, Ofizialtzako bi ikastaro, Maisutzako beste bi eta gaueko eskola osagarriak zituena. Ikasturte amaieran irakaskuntza ziurtagiri berezia eman zen.

1938

Armeria es restaurada de las consecuencias de la guerra,

Gerra ondoren

Gerra Zibilaren kalteak konpondu ostean, klaseak berriz abiatu eta lehenengo ikasturtea hasi zen. Zuzendaria: Cándido Astaburuaga Anitua.

1950

Julio Anitua Alberdi

Ikasle Ohien elkartea

Ikasle Ohien Elkartea eratu zen, gaur egun Armeria Eskola Elkartea moduan ezagutzen dena. Julio Anitua Alberdi izendatu zuten Batzorde Sortzailearen lehendakari.

1951

Concesión a Armeria Eskola de la Corbata de la Orden de Alfonso X El Sabio.

Alfontso X.a Jakituna Ordenaren Gorbata

Alfontso X.a Jakituna Ordenaren Gorbata eman zitzaion Armeria Eskolari

1951

II Exposición Nacional de Trabajos realizados por los alumnos de las Escuelas de Artes y Oficios Artísticos y Elementales de Trabajo

Lehen domina nazionala

Armeria Eskolari lehenengo domina eman zitzaion “Arteen eta Laneko Ogibide Artistikoak” eta “Lan Elementalak” eskoletako ikasleek egindako Lanen II. Erakusketa Nazionalean”, Bartzelonan egina.

1954

Comienzo de la ampliación de la Escuela.

Ikastetxearen zabalkuntza

Ikastetxearen zabalkuntza lanak hasten dira.

1955

Estatuak Armeria Eskola erosten du

Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren dekretuan, Estatuak Armeria Eskola erostea onartu zuen, Udalarena zena, milioi bat pezetako prezio sinbolikoaren truke.

1955

Medalla Especial de Honor

Ohorezko Domina Berezia

Armeria Eskolak Ohorezko Domina Berezia lortu zuen “Lan Eskolek” Valentzian egin zuten III. Erakusketan.

1960

Elektrizitate arloa ezartzen da

Elektrizitateko lehen ikasturtea hasi zen, Julio Busto Chillón irakaslea eta 14 ikaslerekin.

1962

Hastapeneko Lanbide Heziketa ezartzen da

Hastapeneko Lanbide Heziketako lehen promozioa urtarrilean hasi zen.

1962

Lehen lizentziatuak Ofizialtzan eta Maisutzan

Bost urteko ikasketak, Ofizialtzako hiru eta Maisutzako bi, burutu zituzten lehen ikasleak lizentziatu ziren.

1963

Elektronika arloa ezarri zen

Estatuan aitzindaria izan zen. Argazkietan eguneko eta gauetako lehen promozioak agertzen dira

1965

Delineazio ikasketak ezarri ziren

(OM de 20/11/1965). Argazkian delineazioko lehen promozioa agertzen da.

1968

Mikromekanika arloa ezarri zen

Estatu mailan aitzindaria. (1968/06/27ko MA, 1968/07/25eko BOE). Horretarako, Ormaechea zuzendaria, Larrañaga zuzendariordea, eta Edmond Coudert Cluseseko irakaslea, Robert Blaise ingeniariarekin harremanetan jarri ziren Besançonen.

1972

Chicas en Armería en Delineación Industrial.

Lehen emakumeak

Emakumeak lehen aldiz Armeria Eskolan matrikulatu ziren, Delineazio industrialean.

Símbolo de Armeria Eskola

Ondo Egindako Lana

 Ondo Egindako Lana esparru anitzetako profesionalek solasean partekatutako ideiak eta gogoetak jasotzen dituen bilgunea da. Aritu eta aditu horiek izandako bizipenetatik eta egindako lanen oinarrietatik ateratako gogoetak, gakoak eta balioak gizarteratu nahi ditu Armeria Eskolak.

Uxue Barcos, Fernando Sagastigutxia, Elkar
Eusko Ikaskuntza, Mariano Ferrer, Jose Luis Elkoro
Abel Barrioa, Juango Alvarez, Xabier Amuriza
Javier Egurrola, Juan Mari Torreladai, Antonio Cancelo
Aitor Gorosabel, Manuel Iraolagoitia, Gaizka Garitano

Uxue Barcos, Fernando Sagastigutxia, Elkar

UXUE BARKOS BERRUEZO

2020ko urtarrilaren 20an

Kazetari, politikari eta Lehendakari nafarrak izandako ibilbideagatik, politika egiteko beste modu bat erakusteagatik eta bere lana balioetan oinarritzeagatik. Uxue Barkosekin solasean Xabier Lapitz, Informazio Zientzietan lizentziatua, kazetaria eta Uxueren lagun mina izan genuen gure ikastetxean.

FERNANDO SAGASTIGUTXIA LEKUNBERRI

2019ko maiatzaren 6an

Maixu handia izateagatik, bizitza osoan erakutsitako balioengatik, ikasleetaz modu berezian arduratzeagatik eta bereziki ibilbide profesionalean erakutsitako profesionaltasunagatik. Hil ondorengo aitortza Maite Sarasketari, Fernandoren alargunari, egin zitzaion ikasturte amaierako saioan Armeria Eskolan.

ELKAR FUNDAZIOA

2019ko otsailaren 11an

Enpresaren izaera eta ereduagatik, ekonomia kulturaren zerbitzura jartzeagatik, euskara eta euskal kultura oinarri hartzeagatik, kudeaketa parekidearengatik eta azken urtetan lortutako garapen eta helburuengatik. Solasean, Elkar-eko Joxe Mari Sors eta Jon Jakarekin batera, Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Joan Mari Torrealdai, euskaltzalea, izan genituen, Armeria Eskolan.

Eusko Ikaskuntza, Mariano Ferrer, Jose Luis Elkoro

EUSKO IKASKUNTZA

2018ko ekainaren 18an

1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundiak sortutako erakundeak Euskal Herriari egindako ekarpen baliotsua eskertu eta goraipatu nahi izan dugu bere mendeurrenean. Euskal gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkak aztertu zituzten Iñaki Dorronsorok, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak, Xabier Alkortak, Mendeurrena Batzordeko Lehendakariak eta Pilar Kaltzada kazetariak Armeria Eskolan izandako solasaldian.

MARIANO FERRER

2018ko otsailaren 1ean

Herri Irratiko zuzendari ordea eta kazetariak eta Egin egunkariko lehen zuzendariak bere ibilbidean erakutsitako zintzotasunagatik, zorroztasunagatik eta independentzia politikoagatik. Marianorekin solasean Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria, lankidea eta lagun mina izan genuen, Armeria Eskolan.

JOSE LUIS ELKORO

2017ko azaroaren 8an

Euskaltzale eta politikariak lan-Mundua, eta bereziki ELAY enpresa, euskaratzen egindako ahalegin eta lan ikaragarriagatik. Aitortza, Lanekiren batera antolatutako HIZKELAN, Lanbide Heziketa euskaratzeko jardunaldiaren baitan eman zitzaion Armeria Eskolan.

Abel Barrioa, Juango Alvarez, Xabier Amuriza

ABEL BARRIOLA

2017ko irailaren 12an

Txapel gehienak irabazi ez arren, pilotazaleen artean bihotz gehien irabazi dituen pilotaria izateagatik eta ibilbide osoan erakutsi dituen balioengatik.
Bere lan eta ibilbidearen inguruko gogoeta eta ametsak partekatzeko, solaskide izan zuen Joseba Urkiola, ETBko kazetaria, herrikidea eta laguna.

JUANJO ALVAREZ RUBIO2017ko otsailaren 1ean

Nazioarteko Zuzenbideko katedradunak, Bergarako UNEDeko zuzendari akademiko ohiak eta Gobernantza Demokratikoa Institutuko idazkariak Foro nazional zein nazioartekoetan izan duen jarduera zabalagatik eta komunikabide esanguratsuenetan partekatutako hausnarketengatik. Juanjo Alvarez eta Jose Ignacio Ansorena, txistularia, solasean aritu ziren gobernantza onari, humanismoari, zuzenbideari, ingeniaritza sozialari eta etorkizunari buruz.

XABIER AMURIZA

2016ko abenduaren 2an

Euskal kulturaren suspertzaile eta eragile handiak gure Herriari eskaini dion lan, esfortzu eta ekarpenagatik. Bere lan eta ibilbidearen inguruan solasean izan genuen Maialen Lujanbio bertsolariarekin batera etorkizunari buruzko hausnarketa eta kezkak partekatzen.

Javier Egurrola, Juan Mari Torreladai, Antonio Cancelo

JAVIER EGURROLA, NATI GARCIA eta F. JAVIER PEÑA

2016ko maiatzaren 6an

Hurrenez hurren, Pierburg, Dinitel eta Gaindu enpresetan, izandako ibilbideengatik eta erakutsitako ekintzailetasunagatik. Armeria Eskolan izan genituen beraien bizipenak partekatuz eta bidean ikasitakoaz hitz eginez.

JOAN MARI TORREALDAI

2016ko martxoaren 1ean

Gure Herriari eman eta eskainitako lan eta ekarpen ikaragarriagatik eta euskal kultura suspertzeagatik. Bere lan eta ibilbidearen inguruan eta etorkizunari buruzko hausnarketa eta kezkak partekatzeko, berarekin solasean, Juan Jose Ibarretxe, Lehendakari ohia izan genuen Armeria Eskolan.

ANTONIO CANCELO

2016ko urtarrilaren 25ean

EROSKI taldearen sortzailea eta MCC-ko lehendakari ohiak kooperatiba arloan izandako ibilbideagatik eta erakutsitako ekintzailetasun jarreragatik. Antonio Cancelo enpresaria, Angel Toña Sailburua eta Tomás Arrieta Euskal Lan-harremanetarako Kontseiluko Presidentea solasean aritu ziren enpresa-eredu kolaboratzaileaz eta jasangarriaz.

Aitor Gorosabel, Manuel Iraolagoitia, Gaizka Garitano

AITOR GOROSABEL eta JAGOBA ARRASATE

2015eko urriaren 19an

Musika arloan zein futbol munduan izandako ibilbideengatik eta erakutsitako gizatasunagatik. Biak aurrez-aurre izan genituen berbetan beraien ibilbide profesionaleko oinarri eta gakoei buruz hitz egiten eta gogoeta eraginez Armeria Eskolan.

MANUEL IRAOLAGOITIA eta MIGUEL LAZPIUR

2015eko maiatzaren 12an

Gizartea aberasten duten enpresa industrialak sortzeagatik eta horiek garatzean erakutsitako gaitasunagatik. Bi enpresariak eta Sabin Azua, B+I ESTRATEGY-ko zuzendaria, elkarrekin solasean aritu ziren izandako esperientziak azalduz eta egungo egoeran gizarte garapenerako industria ehunaren beharra azpimarratuz.

OeL Sariak Gaizka Garitano

Gaizka Garitano Agirre

2015eko urtarrilaren 29an

EIBAR Futbol Taldean izandako ibilbideagatik, lortutako emaitzengatik eta, batez ere, gizartean sortutako ilusioagatik.
Gaizka Garitano Agirre entrenatzailea eta Joseba Urkiola Irulegi, ETBko kazetaria, elkarrekin solasaldi goxo, dotore eta interesgarrian izan genituen Armeria Eskolan.