
AELF 3.0: ikasfabrikaren erronka martxan Armeria Eskolan
Armeria Eskolan “AELF 3.0 ikasfabrika” erronka martxan dago.
Irailak 23an, AELF 3.0 ikasfabrika erronkaren aurkezpen ekitaldia egin genuen. Ordutik, ikasleak linea automatizatua martxan jartzeko lanetan buru-belarri dihardute eta horretarako beharrezkoak diren koordinazio lanetan ere.
Horrela, gaitasun anitzeko lantaldeak eratuta, gure ikasleak gaur egungo enpresen beharrei erantzuteko prestatzen ari dira. Gainera, metodologia aktibo-kolaboratiboei esker, zeharkako gaitasunak guztiz barneratuta lan-munduan murgildu ahal izango dira.


