
C Graduak
"C Graduak" Lanbide Heziketako lanbide-ziurtagiri egiaztagarriak dira. "C gradu" horiek, aldi berean, "B gradu" tan banatzen dira eta hauetako bakoitza gainditzeak gaitasun-ziurtagiri bat lortzea dakar. Informazio zehatza nahi izanez gero, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua kontsultatu .

Armeria Eskolako C graduen eskaintza zentroan ezarritako hiru modulu formatiboen inguruan oinarrituko da: Elektrizitatea-elektronika, Fabrikazio Mekanikoa eta Instalazio eta Mantentze-lanak. 1. Mailako (Oinarrizkoa), 2. Mailako (Erdi-maila) eta 3. Mailako (Goi-maila) graduak eskainiko dira, antzemandako beharren arabera.
Sarbide-baldintzak
“C graduetan” sartzeko baldintzak zein mailatara sartu nahi den eta eskaintzaren modalitatearen araberakoak izango dira. Modalitate hori modularra (“B graduak”) edo lanbide-ziurtagiri osokoa (“C graduak”) izan daiteke.
Nori zuzenduta daude C mailako graduak?
“C gradu” hauek, ahal den heinean, beraien konpetentziak eguneratzeko beharra duten langileei zuzenduta daude. Hala ere, langabetuek beraien konpetentziak eguneratu ahal izango dituzte, eta laneratzea edo oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulu baten lortzearekin lotutako ibilbide akademiko batean integratzea ahalbidetuko zaie.
Zer egin dezakezu C mailako gradu bat amaitu ondoren?
Behin C gradua amaituta ondorengo aukerak eskainiko dituen ziurtagiri profesionala lortuko da:
- Lan-merkatuan murgildu.
- Ibilbide formatiboa jarraitu maila berdineko edo altuago bateko C gradu baten bitartez.
- Ibilbide formatiboa jarraitu maila berdineko D gradu baten bitartez.

Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak
1. Mailako ziurtagiri profesionala
C Gradua
Kodea: EELE_C_001_3B
Familia Profesionala: Elektrizitatea eta elektronika
Iraupena: 426 ordu.
Eredua: A eredua
| Modulua | Iraupena |
|---|---|
| 1782. Laneko arriskuen prebentzioa. | 30 ordu |
| 3013. Instalazio elektrikoak eta domotikoak. | 231 ordu |
| 3014. Telekomunikazioetako instalazioak | 165 ordu |
Dagozkion lanbideak edo lanpostuak
- Komunikazio-ekipoen eta -sistemen instalatzailearen laguntzailea.
- Instalazio telefonikoen instalatzaile konpontzailearen laguntzailea.
- Ekipo telefoniko eta telegrafikoen instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
- Satelite bidezko telebista-antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
- Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
- Energia elektrikoa ekoitzi eta banatzeko industriako peoia.
Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak
1. Mailako ziurtagiri profesionala
C Gradua
Kodea: FME_C_001_3B
Familia Profesionala: Fabrikazio mekanikoa
Iraupena: 459 ordu.
Eredua: A eredua
| Modulua | Iraupena |
|---|---|
| 1782. Laneko arriskuen prebentzioa. | 30 ordu |
| 3020. Oinarrizko fabrikazio eragiketak | 165 ordu |
| 3021. Soldadura eta metal-arotzeria | 132 ordu |
| 3022. Aluminio eta PVCko arotzeria | 132 ordu |
Dagozkion lanbideak edo lanpostuak
- 9700.008.4 Metalurgia-industriako eta produktu metalikoen fabrikazioko peoiak.
- 8414.007.8 Automobilgintzako mihiztatze-lerroetako muntatzailea
- 9700.001.1 Manufaktura-industrietako peoiak
- Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu
C Graduen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan