EKITALDIAK

Armeria Eskola Sare Sozialetan

Twitter

Rate Limited Exceeded. Please go to the Feed Them Social Plugin then the Twitter Options page for Feed Them Social and follow the instructions under the header Twitter API Token.No Tweets available. Login as Admin to see more details.

Facebook

Armeria Eskola
Armeria Eskola3 egun ago
#Gradia eskolak antolatuta, #EMEU4C proiektuko 4. bilera izan genuen joan den astean Finlandiako #Jyvaskyla hirian. Moduluen aurrerapenak, ikasle eta irakasleen feedback-a eta hobekuntza proposamenak jaso ziren, besteak beste.
@sepiegob @Int_Tknika @ikaslangipuzkoa @FPeuskadi

Organizada por la escuela #Gradia, la semana pasada tuvimos la 4ª reunión de #EMEU4C en la ciudad finlandesa de #Jyvaskyla. Se recogieron los avances de los módulos, el feedback de alumnado y docentes y las propuestas de mejora.

Last week we had the 4th meeting of the #EMEU4C project, organized by #Gradia school, in the Finnish city of #Jyvaskyla. Advances in modules, feedback from students and teachers and improvement proposals were discussed, among others.
Armeria Eskola
Armeria Eskola6 egun ago
Asteazkenean gure “#Automatizazio eta #Robotika Industrialeko” ikasleak @GorosabelGroup eta @LanBi enpresak bisitatu zituzten Mendaro eta Elgoibarren. Eskerrik asko Ane Ugalde eta Carlos Vegari emandako bisitengatik!

Este miércoles nuestro alumnado de “#Automatización y #Robótica Industrial” visitaron las empresas @GorosabelGroup y @LanBi situadas en Mendaro y Elgoibar. Muchas gracias a Ane Ugalde y Carlos Vega por las visitas!

@FPEuskadi @IkaslanEuskad
Armeria Eskola
Armeria Eskola1 week ago
Ostiralean Danimarkako ikasleak gure zentroko ikasleekin batera aurkeztu zuten #EMEU4CROSSOVER proiektu internazionalaren parte den #LorategiBertikala. Azken 4 asteetan Danimarkan eta Armeria Eskolan egindako lanak ikusteko aukera emanez.

//

Este viernes tuvieron lugar las presentaciones del proyecto del #JardinVertical, parte del proyecto internacional #EMEU4CROSSOVER. En estas presentaciones se pudo ver el trabajo desempeñado tanto en Dinamarca como en la Armeria eskola estas últimas 4 semanas.

https://youtu.be/PlzFVjetZhc

@ikaslanG @FPEuskadi @Sepiegob @Tknika
Armeria Eskola
Armeria Eskola1 week ago
Ostiralean @shaefflergroup enpresa bisitatu zuten gure Industria Mantentzearen Digitalizazio espezializazio kurtsoko ikasle eta irakasle taldeak. Eskerrik asko Xeber Azpiazu-ri emandako argibide eta zerbitzuagatik!

El viernes nuestros estudiantes y profesorado curso de especialización de "Mantenimiento y Digitalización Industrial" visitaron @ShaefflerGroup. Muchas gracias a Xeber Azpiazu por las instrucciones y el servicio!

@IkaslanG @FPEuskadi
Armeria Eskola
Armeria Eskola2 weeks ago
#sepie -k antolatutako lankidetzarako elkarteentzako hasierako laguntza-jardunaldietan (KA220, KA210) parte hartzen ari gara, RAISE VET gure eskala txikiko proiektua koordinatzen ikasteko https://labur.eus/tFxz3

Formándonos en las Jornadas de apoyo inicial para asociaciones para la cooperación (KA220, KA210), organizadas por #sepie, para aprender a coordinar nuestro proyecto a pequeña escala RAISE VET https://labur.eus/lv6a6

@sepiegob @Int_Tknika @FPeuskadi
Armeria Eskola
Armeria Eskola2 weeks ago
Valentziako Xabec Lanbide Heziketa zentro kontzertatuak antolatuta, EMEU eskola teknikoen sareko urteko batzarra egin zen azaroaren 7tik 9ra. Alde batetik, Irlanda, Eskozia, Herbehereak eta Finlandiako 6 eskola berrik bazkide izateko konpromisua sinatu zuten. Bestaldetik, martxan dauden ikasketa-moduluen jarraipena egin zen eta modulu berriak sortzeko proposamen ugari partekatu zituzten bertan egon ziren 77 irakasleek.

//

Organizada por el centro concertado de FP valenciano Xabec, del 7 al 9 de noviembre se celebró la reunión anual de escuelas técnicas #EMEU. En ella firmaron el compromiso para asociarse 6 nuevos centros de Irlanda, Escocia, Países Bajos y Finlandia. Por otro lado, se hizo un seguimiento de los módulos de estudio ya en funcionamiento y se propusieron varias ideas para la creación de nuevos módulos entre los 77 profesores que estuvieron presentes.

//

Organized by the concerted Xabec Vocational Training Centre in Valencia, the annual meeting of the network of technical schools EMEU was held from 7 to 9 November. On the one hand, six new schools in Ireland, Scotland, the Netherlands and Finland signed a partnership commitment. On the other hand, the ongoing learning modules were monitored and numerous proposals for the creation of new modules were shared by the 77 teachers present.

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan

Armeria Eskola

Zenbakietan

Icono de birrete
500
IKASLE
Icono de diploma
10
TITULAZIO
icono-horas
4000
IKASTARO ORDU
Icono de maletón
63
ENPRESA BAZKIDE

Guregatik diotena

arevalo-test

Jorge Arevalo

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea

Paulo Freirek zioen Hezkuntzak ez duela mundua aldatzen. Mundua alda dezaketen pertsonak prestatzen ditu. Eibarko Armeria Eskola da horren adibide argia. Bere historian zehar Euskadi gaur dena lortu duten pertsonak prestatzen joan da. Herrialde modernoa, aurreratua eta solidarioa. Besarkada bero bat guztioi.

torrealdai

Joxe Mari Torrealdai

Soziologoa eta idazlea

Esker handia Armeria Eskolari. Entzutez ezagutua nuen. Orain barruragotik. Merezi du, merezi duenez. Ohore handia izan da niretzat jaso dudan aitorpena. Merezi gabea nire aldetik. Zuena da meritua eta nirea esker ona.

egurrola

Javier Egurrola

Ikasle ohia eta Pierburg-eko gerente ohia

Arrakastarako desiorik onenekin. Zuen egunerokotasunean jartzen duzuen grinak bermatzen du, zalantzarik gabe, zuen etorkizuna. Zorionak eta aurrera!

angel

Angel Toña

Enplegu eta Politika Sozialeko Sailburu ohia

Armeria Eskolara etortzen naizen bakoitzean, ikusi ta ikasi egiten dot. Ez dakit zer dakarren Eskola honek !!, baina gure hiria ta herria hemen hasi zen, hemen jarraitzen dau. Bihotzez, jarraitu zuen moduen: lanean, ondo egindako lana dakizue egiten, ba egin!

Layer 1

Patxi Lopez

Lehendakaria eta PSEko idazkari nagusia

Ia ehun urte dituzten erakunde gutxik esan dezakete historia handia izateaz gain, etorkizuna ere badutela, eta Eibarko Armeria Eskola horietako bat da. Zeren hemen prestatzen ari dira herri honen etorkizunaren funtsezko euskarria izango diren gazteak. Jarraitu horrela, behar dugu eta.

estella

Stella Maris

DUAL Ikaslea

Aurretik Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloa egin nuen, eta Metrologiako espezializazioak ezin hobeto osatzen duela uste dut. Balio erantsia da prestakuntza handirik ez dagoen eremu batean

mikel

Mikel Urizarbarrena Aguirre

Ikasle ohia eta Panda Softwareko presidente ohia

Benetan pozik nago 1976tik 1980ra arte ikasi nuen eskola maitagarri honetara itzuli naizelako, profesionalki eta pertsonalki hainbeste ikasi nuen eskola honetara. Hemen ikasi nuena oso baliagarria izan zait bizitza osoan zehar. Benetan harro nago hain erakunde maitagarri eta ospetsuaren historiaren parte izateaz. Eskerrik asko Novoari eta Arkotxari nire iragana berriro gogoratzeko eta etorkizuna ezagutzeko aukera emateagatik, etorkizun bikaina opa dizuet, ziur bainago izango duzuela.

ibon

Ibon Artolazabal

MET Ikaslea

Lehendabizi erdi-mailako Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloa egin nuen eta bertako lan egiteko modua gustukoa nuelako matrikulatu nintzen elektronikako goi mailako zikloan.

gemma

Gemma Zabaleta

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako sailburu ohia

Duela 100 urtetik hona Armeria Eskolako profesional guztien ametsak enplegu, aberastasun eta ongizate bihurtu dira Eibarrentzat, Euskadirentzat eta munduarentzat. Amets gehiago eta bizitza profesional luzea izatea opa dizuet.

obieta

Gorka Obieta

Irakaslea

Eskola indartsua da. Eskolan nire bigarren urtea da eta hasieratik nabaritu dut bertako langileak jatorrak eta gertukoak direla.

martin

Martin Garitano Larrañaga

Gipuzkoako Diputatu Nagusi ohia

Konbentzituta nago, orain arte bezala, Gipuzkoako ikasleak prestatzen eta enpresak bultzatzen beste ehun urte beteko dituzuela.

roxana

Roxana Suris

Ikaslea

Fabrikazio Mekanikoaren sektorean laneratzeko hainbat aukera eskaintzen ditu Armeria Eskolak. Gainera, gero eta emakume gehiago ari gara sartzen gizonena soilik izan den sektore honetan. Armeria Eskolak eskaintzen duen beste zerbitzu garrantzitsu bat Duala da, sistema honek eskolan jasotako ezagutzak enpresetan praktikan jartzeko aukera ematen digu, lan-etorkizunari ikuspegi zabalagoa emanez.

Nati Junta

Nati García

Ikasle ohia eta Elkarteko presidentea 2017-2020ean

Eskola esker naiz naizena, onerako edo txarrerako. Nire zati bat eskolan egongo da beti.

alina

Alina Ivan

Irakaslea

Kasualitatez heldu nintzen Armeria Eskolara, baina bertan oso pozik nago. Niretzako erronka bat da Lanbide heziketako zikloak (batez ere industrialak) ezagutzen ez nituelako. Eta aukera honekin asko ikasten ari naiz eta oso gustura dihardut lanean.

amagoia

Amagoia

Ikaslea

Irakasleak oso onak dira eta aurretik inoiz imaginatu gabeko gauzak ikasten ari naiz. Soldadoran gehien bat gizonek lan egiten badute ere emakumeok hoeto ikusiak gaude, pultsu hobea dugulako.

cristina

Cristina Uriarte

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua

Aipagarriak dira bai Eskolaren zein Ikasle Ohien Elkartearen lanak. Segi bide honetan eta benetan, “ONDO EGINDAKO LANA” gatik,  ZORIONAK.

amaia

Amaia Arana

Irakaslea

Armeria Eskola Instituzio bat da Eibarren. Ilusioa egiten dit aitak eskolak eman zituen ikastetxe berean lan egitea.

cancelo

Antonio Cancelo

Eroskiko fundatzailea eta MCCko presidente ohia

Plazer handia eskualdearen garapenean hain erabakigarria den Armeria Eskola bikain honekin elkarlanean aritzea. Hezkuntza, ezagutza eta balioak dira edozein lurralderen etorkizunaren bermea. Itxaropena eta fedea gure etorkizunean, komunitate osoarenean.

jon-alberdi

Jon Alberdi

Ikaslea eta pelotaria

Armeria Eskola automatismo industrialei lotutako ikastetxea da. Erdi mailako Instalazio Elektrikoak eta Atomatikoak zikloa egin nuen eta orain goi mailako robotika egiten ari naiz. Lagunek gomendatuta matrikulatu nintzen Armeria Eskolan

alaitz

Alaitz Duñaiturria Lejarraga

Ikaslea

Kontrol numerikoarekin lotutako zerbait ikasi nahi nuen, eta dual formatuan egitea. Horregatik aukeratu nuen Armeria Eskola.

gaizka

Gaizka Garitano

Eibar Futbol taldearen entrenatzaile ohia

“Ondo Egindako Lana”, eibartarrengandik ikasia”

borja

Borja Rodriguez Iglesias

Ikasle ohia

Industriarekin lotutako zerbait ikasi nahi nuen, Euskadin aukera gehiago baitago sektore horretan lan ona aurkitzeko, eta Armeria Eskola aukeratu nuen

olano

Markel Olano

Gipuzkoako Diputatu Nagusia

Elkar fundazioari eman diozuen saria dela eta etorri naiz gaur hona. Armeria Eskola da Eibarren arima industriala eta Eibar da Gipuzkoaren arima industriala. Segi horrela burua argi eta bihotza bero.

ibarretxe

Juan José Ibarretxe

Lehendakaria

Arrazoi bakar batengatik etorri naiz Armeria Eskolara: gizon handi honi, Joxe Mari Torrealdairi, nire aitortza adieraztera.

luis

Luis Palacios

Irakaslea

Eibartarra naizelako eta Armeria Eskolan giro berezia dagoelako erabaki nuen bertan lan egitea.

rosa

Rosa Guinea

Garbitzailea

Oso pozik nago Armeria Eskolan lan egiteagatik. Giroa oso ona da.

amruiza

Xabier Amuriza

Euskal Kulturaren suspertzailea

Ohore handi bat izan dela oso gutxi da. Armeria Eskola bezalako batean aukera hau eta aitortza hau jasotzea nire bizitzako marka handietako bat izango da.

sors

Joxe Mari Sors eta Jon Laka

Elkar Fundazioko lehendakaria eta idazkaria

Elkar Fundazioaren izenean, bihotz bihotzez mila esker aipamen eta sari honengatik. Elkar Fundazioak asko baloratzen du Eibarko Armeria Eskolan ere LANA bere balore balio onetako izatea. Ahantzi gabe Euskararen garrantzia. Euskarak egiten gaituelako HERRI.

irati

Irati Maiztegui Santillán

MET Ikaslea

Elektronika ikasi nahi nuen eta Euskadi mailan, publikoa eta gertuena hauxe da. Egia esan, oso gustura nago.

Símbolo de Armeria Eskola

Gure
Kolaboratzaileak