
Metrologia Espezializazioko ikasleak CTA aeronautikako zentroan
Ekainaren 3an, asteazkena, Metrologia espezializazioko ikasleekin Arabako Parke Teknologikoan dagoen CTA (Centro de Tecnologias Aeronauticas) enpresan egon ginen bisitan. HEGAN aeronautikako klusterraren parte dena. Bertan aeronautikako enpresa handientzat saiakuntza zerbitzuak egiten dituzte, hegazkinen pieza estrukturalen eta espaziorako untzi edo sateliteentzat erabilgarriak izango diren piezetan saiakuntza mekaniko desberdinak egiten dituzte eta berauek balidatzen dituzte.
Bertako instalazioetan hiru pabeloi dituzte. Bi pabeloi saiakuntza mekanikoak egiteko eta espazioko arloan beste ikerketa saiakuntza batzuk egiteko. Eta hirugarrenean hegazkin hegaletako hainbat saiakuntza egiten dituzte haizearen tunelean (lehen Epsilon Euskadi F1 taldearen Miñanoko haizearen tunel famatua, Euskal Herrian jarri zen lehena eta bakarra).
Ikasleak gustora gelditu dira ikusi dutenarekin eta azaldu dietenarekin.
Eskerrikasko azalpenak eman zizkiguten CTA enpresako langile guztiei (Oscar, Pablo, Nerea, Txema,…)


