
Industria-mantentzearen digitalizazioa teknikari espezialistak industria-inguruneetan mantentze-lanak digitalizatzeko proiektuak ezartzen eta kudeatzen dituzten profesionalak dira. Azken belaunaldiko teknologiak aplikatu eta kalitate-, segurtasun- zein ingurumenarekiko errespetu-baldintzak betetzen dituzte.
Espezializaio honek enpresa publiko zein pribatuek mantentzentzearen digitalizazio arloan eskatzen dituzten lanbide-profil kualifikatuen beharrei erantzuten die.
Espezializaziorako sarbidea ematen duten zikloak:
- Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan
- Fabrikazio Meanikoko Diseinua
- Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak
- Mekatronika Industriala
- Mantentze-lan Elektronikoa
- Automatizazioa eta Robotika Industriala
- Produktu Farmazeutikoak
- Bioteknologikoak eta antzekoak Fabrikatzea
- Proiektuak eta Instalazio Termikoak eta Fluidodunak Mantentzea
- Kimika Industriala
- Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea




Hauek dira, besteak beste, espezializazioan lantzen diren ekipoak eta teknologiak
-
Enpresa eta erakundeen aktiboak kudeatzeko ERP softwarea, ODOO.
-
Ultrasoinuak ikuskatzeko SDT200 detektagailua.
-
Adash A4404 bibrazio-analizagailua, mantentze prediktiboa egiteko
-
FLIR kamera termografikoa eta bere softwarea prozesuen egoera monitorizatzeko.
-
Fixtur laser-lerrokagailua doitasun handiko muntaketa eta mantentze-lanetarako, eta PRE-4040 uhalen tentsioak ikuskatzeko laser-neurgailua.
-
Piezak digitalizatzeko eskanerra duen argi-makina egituratua, Solutionix eta Creaform etxeko laser-eskanerra
-
Pcdmis cad++ programa eta Hexagon etxeko hiru dimentsioko Mistral makina, prozesuz kanpoko neurketak egiteko. Baita, Mcosmos Off-line programa eta Mitutoyo etxeko Crysta Apex makina tridimentsionala.
-
Pieza haundientzako Hexagon etxeko Romer beso neurtzailea.
-
Makina bat digitalizatzea, hodeiarekin datuak trukatuz, Gateway IoT2040, Node-red eta Raspberry-pi sistemetatik abiatuta.
-
Node-red sareko protokolo irekiak: MQTT edo OPC UA.
-
UBIDOTS eta THINGSBOARD web zerbitzariak, datuak bistaratu, aztertu eta aldatzeko.
-
Makinak digitalizatzeko eta analisi aurreratuak egiteko IFM etxeko Moneo sistema inplementatzea
Industria-ingurunetan mantentze-lanak digitalizatzeko proiektuak ezartzea eta kudeatzea, azken belaunaldiko teknologiak aplikatuz eta kalitate-, segurtasun- eta ingurumenarekiko errespetu-baldintzak betez.
Irteera profesionalak
-
Mantentze-lan industrialen digitalizazioan espezialista
-
Automatizazio eta digitalizazio industrialean aditua.
-
Digitalizazio industrialeko arduraduna
-
Testatzeko eta martxan jartzeko arduraduna.
-
Aplikazio elektronikoen prototipoen garatzailea eta muntatzailea.
Espezializazioaren azken fasean praktikak enpresan egin ahalko dituzu eta nahiago baduzu, espezializazio osoa Dual formatuan egin dezakezu. Aurrez aurreko prestakuntza 660 orduko da, eta enpresako egonaldia 330 ordukoa.
Hauek dira espezializazioaren eduki- eta iraupen-blokeak:
Ikaskuntza-esparruak | Ordutegia esleitzea |
---|---|
Metrologia eta instrumentazio adimenduna. | 110 ordu |
Mantentze industrialaren estrategiak. | 176 ordu |
Segurtasuna industria-mantentzean. | 132 ordu |
Makineria, sistemak eta ekipoak monitorizatzea. | 88 ordu |
Mantentze-lanetan laguntzeko sistema aurreratuak. | 154 ordu |
Lantokiko prestakuntza | 330 ordu |
Aurreko edizioetan espezializazioan parte hartu duten enpresak honako hauek dira:
Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu
Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.