
EMEU sarearen urteko bilera
EMEU sarearen urteroko bilera Doetinchemen egin da, Armeria Eskolako bi irakasleren parte-hartzearekin
EMEU (Engineering Mobility in Europe) sarearen bilera Doetinchemeko Graafschap College lanbide heziketako ikastetxeak antolatu du.
Irailak 29an zuzendaritza batzordearen bilera burutu zen Graafschap Collegen, EMEU sarearen kudeaketa mailako hainbat gai lantzeko.
Irailak 30 eta urriak 1ean Europako hainbat herrialdetako lanbide heziketako irakasleak eta ordezkariak Ulfteko CIVON Innovation Centre espazioan bildu gara, ikasleek nazioarteko esperientziak izateko programa eta ikastaro truke labur berriak garatzeko.
Aurtengo bileran, arlo industrial eta informatikoaz gain, ikastetxeen arteko lankidetzak zerbitzu eta gizarte arloko eremuetara zabaldu dira.


