
Metrologia Espezializazioko ikasleak Tekniker eta Estampaciones Egui-n egon dira bisitan
Atzo goizean, ekainak 4 osteguna, Metrologiako espezializazioko ikasleak bi enpresatan bisitan egon dira: lehenik Tekniker zentro teknologikoan eta ondoren Estampaciones Egui-n.
Goiz aberasgarria izan da. Bisita bakoitzean hau izan da ikusi duguna:
TEKNIKER: Metrologiarekin erlazioa eta lotura duen guztiari buruzko azalpenak eman dizkigu bertako Metrologia inguruneko arduradunak. Ondorengo gela eta baliabideak erakutsi dizkigu eta azalpen desberdinak eman: Zeiss Metrologia zentroa eta Teknikerreko Metrologia zentroa (bertan Zeiss-ekin elkarbanatzen duten gela eta baliabideak erakutsi dizkigute). Robotika eta bisio artifizialakin lan egiten duten I+D+I gunea (garatzen ari diren proiektu desberdinak aurkeztu ditu), gainazal tratamentuen azterketa gela, fabrikazio mekanikoko prozesu aurreratuak lantzen eta aztertzen dituzten tailerra ere ikusi dugu,…
Laburbilduz, ondorengoa utzi digu ideia nagusi bezela: metrologia eta neurketak ez direla laborategi batera murrizten, metrologia fabrikazio mekanikoko tailer baten egon daitezkeen makinaria eta baliabide desberdinetan aplikagarria dela.
ESTAMPACIONES EGUI: Bertan espezializazioa bukaturiko ikasle bat eta orain bukatuko duen bigarren ikasle bat gehitu dituzte beren metrologiako (kalitateko) despartamentuan. Bertan, estanpazio bidez egiten dituzten piezen egiaztapenak egiteko erabiltzen dituzten baliabideak erakutsi dizkigute (tamaina desberdineko MMC makinak eta eskuratu berri duten eskuzko 3D eskanerra). Ikasleei era argi batean azaldu die bertako arduradunak, azken urteetan enpresarentzat, metrologia departamentuan izandako toki handitzea eta baliabideen gehiketak eta langileen formakuntzak izan duen eragina enpresako emaitzetan eta tailer mekanikoko funtzionamenduan eta are gehiago bezeroen konfidantzan.
Ikasleak pozik gelditu dira ikusitakoarekin eta jasotako azalpenekin.
Eskerrikasko goiza gurekin eman duten Teknikerreko tekniko eta Estampaciones Eguiko teknikoei, beraien azalpen guztiengatik.


