
Ikasgelatik industriara: mantentze-lanaren eta digitalizazioaren errealitatea Schaeffler-en
Industria Mantentzearen Digitalizazioko espezializazioko ikasleek eta Mekatronika Industrialeko Goi Mailako 2. mailako ikasleek Schaeffler enpresa bisitatu dute, ikasgelan eskuratutako ezagutzak industria-ingurune erreal batean nola aplikatzen diren bertatik bertara ezagutzeko.
Bisitan zehar, ikasleek mantentze-lanen digitalizazioaren eta Industria 4.0ren arloko hainbat teknologia eta aplikazio ezagutzeko aukera izan dute. Esperientziari esker, eskolan lantzen diren edukiak industriaren eguneroko jardunarekin lotu eta sektoreak dituen behar eta erronketara hurbildu dira.
Horrelako bisitak funtsezkoak dira ikaskuntza-prozesua osatzeko, ezagutza teorikoak praktikan ikusteko eta ikasleak etorkizuneko lan-mundurako prestatzeko. Gainera, ikasleek oso modu positiboan baloratu dute esperientzia, industriaren errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eman baitie.
Eskerrik asko Xeber Azpiazuri, Juan Luis Díazi eta Asier Pastori, emandako azalpenengatik, harreragatik eta erakutsitako prestutasunagatik.


