
Produkzioaren Programazioko ikasleek EIPCra bisita
Armeria Eskolako ikasleek EIPC enpresaren ekoizpen-prozesua gertutik ezagutu dute
Joan den astean, Eibarko Armeria Eskolako fabrikazio mekanikoko ikasle talde batek bisita egin zuen EIPC (Eibar Precision Casting) enpresara. Irteera honen helburu nagusia ikasgelan ikasitako kontzeptu teorikoak ingurune erreal batean ikustea izan da, bereziki galdaketa-prozesu aurreratuetan zentratuta. Kasu honetan zehazki mikrofusio prozesua.
Bisitan zehar, ikasleek eta irakasleek enpresako instalazio nagusiak zeharkatu zituzten EIPCko arduradunen azalpenak jarraituz. Ikasleek gertutik ikusi ahal izan zuten argizari galduaren bidezko galdaketaren (mikrofusioa) xehetasunak. Mikrofusioak argizarizko ereduetatik pieza metalikoak lortzeko aukera ematen du. Gehien lantzen dituzten sektoreak, aeroespaziala eta auto industria dira. Horretaz gain lantzen dituzten piezak konplexuak dira eta beste teknologia batez bitartez sailak lortzeko.
Armeria Eskolatik eskerrak eman nahi diegu EIPCri ateak irekitzeagatik.


