
Erasmus Testimonies bilkura informala burutu da
Aurreko ikasturtean Erasmus mugikortasunen batean parte hartu zuten ikasle batzuk beraien testigantzak helarazi dizkiete ikasturte honetan parte hartzeko interesa duten hainbat ikasleei.
Ikasturte honetan Europan Dual Orokorreko praktikak egiteko hautagai diren hainbat ikaslek, iazkoan atzerrian modulu edo praktika esperientziak bizitu zituzten ikasle batzuekin hizketaldi informala mantentzeko aukera izan dute.
Bertan, kanpo-egonaldiarekin lotutako hainbat gai partekatu dituzte: prestaketa eta logistika; egonaldiari dagokion esperientzia; kultura, hizkuntza eta bizipen pertsonala; beka eta diru-kontuak, eta abar.
Bide batez, atzerrian 3 hilabeteko praktikak egingo dituzten ikasleen hautaketa prozesua epe motzean itxiko dela jakinarazi nahi dizuegu.


