Dagoeneko martxan dago Fabrikazio Mekanikoa arloko laneratze Programa berrian izena emateko aukera
Langabezian dauden eibartarrei zuzenduriko programa da, eta izen ematea hurrengo linkan egin ahal izango da apirilaren 15a baino lehen:
http://ikastaroak.armeriaeskola.com/curso/504/info
Armeria Eskolako Elkarteak Eibarko Udalaren laguntzaz, laneratze programa bat eskaintzen du, Lanbiden inskribatutako 20 eta 55 urte bitarteko langabetu eibartarrentzat. Programa apirila eta iraila bitartean garatuko da. Jarraian programaren inguruko xehetasun gehiago:
Programa formakuntza teoriko-praktiko batek osatzen du (UF0878) Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-eragiketetan makinak, ekipoak eta erremintak prestatzea, praktikak inguruko enpresa batean egiteko aukerarekin. Horrez gain, programak Konpetentzia pertsonalei buruzko formakuntza eta Laneratzeko laguntza ere baditu.
Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
- Adina: 20 eta 55 urte bitartekoa izatea.
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Langabezian egotea, eta Lanbiden inskribatuta.
- Gaztelania ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
- Soldadura, Fabrikazio Mekaniko, Mantenimentu arloan ezagutzak edo/eta esperientzia izatea positiboki baloratuko da.
Inskripzioak: http://ikastaroak.armeriaeskola.com/curso/504/info
Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Inskripzio orria beteta (Pegoran eta www.eibar.eus webgunean eskuragarri).
- NAN kopia.
- Lanbidek emandako izen-emate aldien txostena.
- Kurrikulum.a eguneratuta.
Informazio gehiago edota zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan: elkartea@armeriaeskola.eus edota 633909388 (Eider) telefonoan.