MATRIKULAPROZESUA
Etorkizunera begira bizi gara. Horregatik, gure ikasleak lan mundurako prestatzen ditugu, geroa gaurtik eraikitzen hasi eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izan daitezen.
Ikasketak amaitzean industria alorrean lan egin nahi baldin baduzu, Armeria Eskola da aukerarik onena, etorkizunerako prestatuko zaituena, eta esparru profesionalera jauzi egiteko atea zabalduko dizuna.
Aukerarik onena,etorkizuna duena


Matrikulazio informazioa ikasle berrientzako:
Maiatzaren 5etik 23ra, 14:00ak arte
Online: maiatzaren 23ra arte.
Ikastetxean aurrez aurre egitea:
Ordutegia: 09:00-14:00 / 15:00-17:00 (Ostiral arratsaldez itxita)Online egitea ikasgunea atariaren bitartez:
Kontu izan beharrezkoa dela dokumentazioa eskaneatu eta eranstea.Informazio gehiago Ikaslan Gipuzkoako web atarian
Uztailaren 4a
Uztailaren 10eko 12:00ak arte
Uztailaren 11a
Ohiko matrikulazio-aldia:
I. epea: uztailaren 11etik 15ko 14:00ra bitartean.
II. epea: uztailaren 17an.
III. epea: uztailaren 21etik 22ra.
Ezohiko matrikulazio-aldia:
Uztailaren 23 eta 24an eta irailaren 1etik urriaren 17ra bitartean.
NAN fotokopia
Espedientea. Soilik Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo edota 2015a arte ikasitakoak.
Epea ekainaren 30era arte: dokumentazioa online edo aurrez aurre ikastetxe batean aurkezten dutenentzat, behar izanez gero.Ordainketa agiria:
Ordainketa agiria KUTXAren kk: ES12 2095 5035 0110 6051 9435
- Zenbatekoa: 185€
- Familia ugariko kideak: 125€
- Armeria Eskolan beste ziklo bat egin baduzu jarri harremanetan bulegoarekin
Ordainketa nola egin:
- Online
- Kutxazain automatikoan
Kutxak ez du leihatilako zerbitzua onartzen
Matrikulazio informazioa 2. maila, errepikatzaile eta espezializazio ikasleentzako:
Ekainaren 9tik 27ra.
Ikastetxean aurrez aurre egitea:
Ordutegia: 09:00-14:00 / 15:00-17:00 (Ostiral arratsaldez itxita)
NAN fotokopia
Ordainketa agiria:
Ordainketa agiria KUTXAren kk: ES12 2095 5035 0110 6051 9435
- Zenbatekoa: 100€
- Familia ugariko kideak: 40€
Ordainketa nola egin:
- Online
- Kutxazain automatikoan
Kutxak ez du leihatilako zerbitzua onartzen
Gogoratu Armeria Eskolaren eskaintza osoa web orri honetan bertan duzula, hemen esteka.
Heziketa-ziklo gehienak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen ditugu, baina jakin D ereduak euskarazko B1 eta B2 mailak ziurtatzen dituela eta lana aukitzeko aukerak zabaltzen dituela. D ereduaren abantailak ikusteko klikatu hemen.
Gainera, Mekatronika industrialeko, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko, Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan eta Diseinua Fabrikazio Mekanikoan heziketa-zikloetan, moduluak ingelesez egiteko aukera duzu.