
Armeria Eskolan Ethazi eredua ezagutzeko 0 Erronka gauzatu dute
Armeria Eskolako ikasleek Ethazi ereduko erronkekin lehenengo hartu-emana izateko 0 Erronkak burutu dira ziklo desberdinetan.
Ethazi ereduan oinarrituriko Erronka hauetan, testuinguru berezi batzuk erabiliz, ikaskuntza prozesuan integraturik ditugun erronken pausuak ezagutzeko aukera izan dute. Gainera, ikaskide eta irakasleekin hasierako kontaktua girotzeko ere oso baliotsuak izan dira.
Hori dela eta, Mahrsmallowa puntan daukaten dorre altuak, Ura garraiatzeko asmakizunak, Airbus hegalariak etab… ikusi ahal izan ditugu eskolan.


