Aurrematrikula aurrez-aurre Maiatzaren 4tik 22-ra bitartean egin ahal izango duzu.
Bulegoan ilaran zain ez egoteko, aukeratu ikastetxera bertaratzeko egokien zaizun egun eta ordua.
- Beherago aurkituko duzun egutegian data eta ordua aukeratu, eta bete formularioa zure datu pertsonalekin erreserba baieztatzeko.
- Mezu elektroniko bat jasoko duzu erreserba baieztapenarekin. Ziurtatu mezua ez zaizula Spam karpetan sartu.
- Azkenik, hitzorduaren egunean, aurrematrikula egiteko eskaera orriaren datu pertsonal atala beteta ekarri mesedez. Beheko botoian deskargatu dezakezu eskaera orria, PDF edo DOCX formatuetan. Aurrematrikulatzea nahi duzun ikastetxe eta ikasketen zerrenda bulegoan betetzen lagunduko dizugu. Zerrendan zein aukera dauden jakiteko LHko hezkuntza eskaintza guztia ikusi dezakezu hemen.
