Armeria
Eskola
Ezagutu
Etorkizunera begira bizi gara. Horregatik, gure ikasleak lan mundurako prestatzen ditugu, geroa gaurtik eraikitzen hasi eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izan daitezen.
Ikasketak amaitzean industria alorrean lan egin nahi baldin baduzu, Armeria Eskola da aukerarik onena, etorkizunerako prestatuko zaituena, eta esparru profesionalera jauzi egiteko atea zabalduko dizuna.

Aukerarik onena, etorkizuna duena
Armeria Eskolatik maiatzaren 16an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara ospatuko dugun “Armeria Eskola ezagutu” jardunaldira gonbidatzen zaituztegu.
Aukera berezia izango da Armeria Eskolak azken urteotan izan duen eraldaketa zuei erakusteko.
Gizartearen aldaketa azkarrak Lanbide Heziketari ere egokitze lan handia ekarri dio eta Armeria Eskola baliabide, azpiegitura, eskaintza eta metodologia aldetik behar berri hauetarako transformazioan ari da.
Jardunaldi honen bidez gazte zein adineko, elkarte eta enpresek guzti honen berri bertatik bertara izateko aukera izango duzue.
Jardunaldian zehar azpiegitura digitalak (murgiltze eta interaktibo gelak), berrikuntza proiektuak, Learning Factory metodologia edo inguruko erakunde, enpresa edo ikastetxeekin izaten ari garen kolaborazioak ezagutu ahalko dituzue. Umeentzako ere esku-lan tailerrak eta yoga ere izango ditugu. Jardunaldia luntx batekin bukatuko dugu. Animatu zaitez!
Antolaketa errazte aldera izen ematera animatu nahi zaitugu, erreserbatu zure plaza.
Ilusioz itxaroten zaituztegu.


Gogoratu Armeria Eskolaren eskaintza osoa web orri honetan bertan duzula, hemen esteka.
Heziketa-ziklo gehienak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen ditugu, baina jakin D ereduak euskarazko B1 eta B2 mailak ziurtatzen dituela eta lana aurkitzeko aukerak zabaltzen dituela. D ereduaren abantailak ikusteko klikatu hemen.
Gainera, Instalazio Elektriko eta automatikoak, Mekatronika industriala, Automatizazioko eta Robotika Industriala, Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan, Diseinua Fabrikazio Mekanikoan eta Elektronika heziketa-zikloetan, moduluak ingelesez ikasteko aukera daukazu.













