
Armeria Eskolak Ikasenpresa 2026 topaketan parte hartu du
Joan den urriaren 21ean, Ikasenpresa topaketa ospatu zen Ficoban, Gipuzkoako azoka gunean. Goizean zehar, 8:30etik 13:30era, ikasleei zuzendutako hainbat jarduera eta dinamika antolatu ziren, ekintzailetasuna, sormena eta ideia berrien garapena sustatzeko helburuarekin.
Armeria Eskolak bost ikasleren ordezkaritza izan zuen topaketan: 232D Mantentze Lan Elektromekanikoa zikloko hiru ikasle eta 212A Mekanizatu zikloko beste bi ikasle.
Jardunaldian zehar, gure ikasleek garapen pertsonal eta profesionalerako funtsezkoak diren hainbat arlotako tailerretan parte hartu zuten: STEAM, KOMUNIKAZIOA, ENPRESAK SORTZEN URRATSBAT, ADIMEN ARTIFIZIALA eta BALIOAK.
Proposatutako jarduerez gain, ikasleek beste gazte batzuekin esperientziak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko aukera izan zuten, giro dinamiko eta parte-hartzaile batean. Horrez gain, atsedenaldian hamaiketakoa ere eskaini zen.


