
Armeria Eskola Ostravan (Txekia)
Azaroak 3-4, Txekiar Errepublikako Moravia-Silesia eskualdean, hain zuzen ere bertako hiriburua den Ostravan, VET BRIDGE 2026 konferentzia internazionala ospatzen ari da. “FP Euskadi LH” sareko 16 zuzendari, Tknika eta Sailburuordetzako hainbat ordezkari bertaratu dira esperientziak partekatu eta lan ildo ezberdinetan egon daitezken kolaborazioak aztertzeko.
Armeria Eskolako zuzendari den Imanol Urreisti ordezkaritza honetan parte hartzen ari da; zehazki, azaroak 2an izandako mahai inguruan parte hartu zuen. Mahai inguru honetan gure Lanbide Heziketan azken bi hamarkadetan ematen ari den eraldaketari buruz hitz egin zen, ETHAZI ikaskuntza eredutik LEARNING FACTORY lan ildorako ibilbide eta ikuspegi integralari buruzko hausnarketak partekatu zirelarik.
Konferentzia Moravian-Silesian Technology Academy-k (MTA) antolatutakoa izan da eta bertan Txekiar Errepublikako hainbat VET (Vocational Training School) eskolako zuzendari parte hartzen ari dira, baita atzerriko hainbat ordezkaritza ere.
Aktibitate ezberdinen artean EDUBOX deituriko ikaskuntzarako plataforma teknologikoan aurkitu ditzakegun hainbat eduki aurkeztu dira, eta eduki digital hauekiko eskualde honetan lantzen ari den estrategiaren berri eman dute.
Azkenik, Euskal zuzendarien ordezkaritza honek BATZ enpresa euskaldunak Ostravan duen fabrika bisitatu du. Egun hauetan zehar elkarlanerako eta etorkizuneko erronkei buruzko ekimenez hitz egiteko aukera anitz izan dira; Gipuzkoarekin antzekotasun handia duen eskualdea izanik, enpresa eta lanbide heziketa sistemen arteko proiektuak garatzeko bidea egin daitekeela ondorioztatu dugu.


