Padlet, lankidetza interaktiboko arbela
Gaur, Aitor Orbegozo IKTen arduradunak egindako proposamena jaso dugu: Padlet tresnaren bidez, ikasleekin egin daitezkeen dinamika interesgarri eta entretenigarriak antolatzea Moodle plataforman, Armeria Eskolaren kontua erabiliz.
Padlet elkarlaneko muralak sortzeko aukera ematen duen plataforma digitala da, multimedia-baliabideak (bideoak, audioa, argazkiak edo dokumentuak) aurkez daitezkeen espazioak eraikitzeko aukera eskaintzen duena. Baliabide horiek ohar itsaskor gisa gehitzen dira, “Post-it”-ak balira bezala.
Horma-irudi edo poster interaktibo horrekin baliabideak argitaratu, biltegiratu edo partekatu daitezke, banaka edo lankidetzan. Irakasleek eta ikasleek aldi berean lan egin dezakete, ingurune berean. Gainera, posible da mundu osoan plataforma erabiltzen duten beste pertsona batzuekin lan egitea.
Tknikak tresnari buruz egindako bideo tutoriala utziko dizuegu hemen.