
10 ikaslek 3 ikastaro jaso dituzte Eslobakian
Hainbat ikaslek Eslobakiako Stredná Priemyselná eskola teknikoan 2 asteko mugikortasuna burutu dute.
Eslobakiako Spišská Nová Ves herrian dagoen Stredná Priemyselná eskola teknikoan, urriak 12-tik urriak 23-ra bitartean, Armeria Eskolako 10 ikaslek 3 ikastarotan parte hartu dute:
– CNC module: Raul Ramos, Eneko Olaya, Eneko Suarez eta Unai Ferreras
– Smart IoT module: Ramon Cortes, Hemerson Leandro Alvarez eta Xabier Berasategi
– RaiseVET Sustainability module: Ashley Rebecca July, Ioritz Reglero eta Egoitz Romero
Erasmus programaren babesean ikasle hauek egindako mugikortasun hau oso aberasgarria suertatu zaie; ingeles hizkuntza, kultura, bertako eta Europako herrialdeetako ikasleekin harremana, eta arlo teknikoa landu eta barneratu dituzte.


