Armeria Eskolako udako II. Kanpus Teknologikoa
STEAM zaletasunak sustatze aldera, ikasturte honetan Armeria Eskolak 2.Udako Kanpus Teknologikoa martxan jarriko du ekainaren 26tik 30era bitartean.
Ingurune industrial batean egonik, gure enpresek langile formatuen behar handia daukate eta askotan gabezia honek epe ertaineko biziraupena kolokan jar diezaieke. Profil teknologiko hauen premiari erantzuteko, beharrezkoa da ikasketa hauekiko zaletasuna sustatzea eta honetarako harrobia landu beharra dago. Testuinguru honetan kokatzen da kanpus teknologiko honen eskaintza.
Elektronika, programazioa eta 3D inprimatzearekin lotutako proiektuak landuko dituzte 11-15 urte bitarteko gazte-talde partehartzaileek. Honetaz gain, talde-lana, komunikazioa edo sormena moduko gaitasunak ere landuko dira ikastaroan erabiliko diren dinamiken bidez.
Hau guztia euskaraz, dohainik eta Armeria Eskolako gune berrietan garatuko da.
Anima zaitez!
EMAN IZENA!