Gizarteratzea eta laneratzea errazteko programa BERRIA: LANERA BIDERATUZ
Armeria Eskolako Elkarteak (AEE), Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizartze Gaietako sailaren laguntzarekin, langabetuei zuzendutako gizarteratze eta laneratze programa bat jarri du abian, laneratzea errazteko.
AEE-k martxan jarriko duen ekimen honen helburua, parte-hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko behar diren tresnak, baliabideak eta trebetasunak emanez.
Programak fase hauek ditu:
- LAN-ORIENTAZIOA.
- GARAPEN PERTSONALA.
- ENPRESARA HURBILTZEA.
- LANERATZEA.
Prestakuntza baduzu, baina langabezian jarraitzen baduzu, ez galdu aukera.
Iraupena: 2 hilabete. Azaroa eta abendua.
Prezioa: dohain.
Izena emateko epea: urriaren 30era arte.
Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943 20 32 44 / elkartea@armeriaeskola.eus
Kontaktua: Ainara Arrate.