
Zabalik dago Kanpus Teknologikorako izen-ematea
Zabalik dago jada Kanpus Teknologikoan parte hartzeko izen-ematea. Kanpusa ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo da, 10:00etatik 14:00etara, eta 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Jarduera doakoa izango da.
Kanpusean zehar parte-hartzaileek teknologia modu praktiko eta parte-hartzailean lantzeko aukera izango dute, besteak beste, Microbit programazioa, elektronika, 3D inpresioa eta talde-lana landuz. Helburua teknologia, sormena eta ikaskuntza praktikoa uztartzea da, giro hurbil eta dinamiko batean. Gogorarazi nahi dugu izen-ematea zabalik dagoela eta izena emateko azken eguna maiatzaren 29a dela.


