
Lerro-jarraitzaile erronkaren aurkezpena
Gaur, mantentze elektronikoko ikasleek, eurek diseinatu eta programatutako lerro-jarraitzaile autoen proiektuak aurkeztu dituzte.
Proiektuak garatzeko, ikasleek hainbat osagai elektroniko erabili dituzte, besteak beste ESP32 mikrokontroladorea, lerroak detektatzeko infragorri bidezko sentsoreak, motorren kontrolerako driverra eta LiPo bateria eramangarriak, guztia euren kabuz muntatu eta programatuz.
Talde bakoitzak bere lana erakutsi du, eta ondoren lehiaketa txiki batean parte hartu dute zirkuitua denbora gutxienean nork osatuko zuen ikusteko.
Zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lan bikainagatik!


