Klaseak, Lantokiko Praktikak, Erasmus-ak, Ikastaroak, Espezializazioak, Practicum-a eta Ate irekiei buruzko erabakiak
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren ondoren, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Hezkuntza Sailaren jarraibideei jarraituz, Armeria Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuetan hartutako erabakiak hauek dira 2020.03.14 datan dugun egoeraren arabera:
1. HASIERAKO FORMAKUNTZA: Martxoaren 13tik hasita 15 eguneko epean aurrez aurreko klaseak eten dira eta formakuntza prozesuari jarraipena emango zaio telematikoki.
2. DUAL – LAN PRAKTIKAK:
- Enpresak bere jarduerari eusten dion bitartean eta enpresak berak ezarritako protokoloan ez bada aurre-ikusten LP edo DUAL-ean daudenek etxera bidaltzea, gure ikasleek enpresara bertaratzen jarraituko dute.
- Enpresak bere jarduera eten edo protokolo berezi baten ondorioz gure ikasleak etxera bidaltzen baditu, ikasle hauek gainerako ikaskideen egoera berean egongo dira, eta etxeetan mantenduko dira, aurrez aurreko klaseak aldi baterako eteteko ezarritako 15 egunetan.
- Baten nahiz bestearen tutorizazioa modu ez-presentzialean egitea lehenetsiko da.
3. ERASMUS: Egoeraren larritasuna eta ziurgabetasuna kontutan hartuta, atzerrian ditugun ikasleei bueltatzea eskatu diegu. Ez etortzea erabakitzen duenak idatzi bat bidali behar du erantzukizuna beregan erortzen delarik.
4. ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA: Langile nahiz langabetuen prestakuntza eten eta/edo atzeratu egiten da egoera normalizatu artean.
5. ESPEZIALIZAZIOAK: DUAL formatuan izanik hauek dira hartutako neurriak:
- Formakuntza zuzen eta aurrez aurrekoari dagokionez, formakuntza telematikoagatik ordezkatuko da egoera hau normaltasunera bueltatzen den artean.
- Enpresako egonaldiari dagokionez protokolo honetako 2. puntuan jarritako irizpideak jarraituko dira.
6. PRACTICUM PROGRAMA: Programa hau atzeratu egiten da egoera normalizatu arte. Beraz, programa honetan parte hartzen ari direnak ez dira Armeria Eskolara bertaratu behar.
7. KLAUSTROA eta ATE IREKIAK: Apirilaren 1erako aurreikusita geneukan klaustro eta ate irekiak bertan behera gelditzen dira. Maiatzak 19ko ate irekiak mantentzen da