Hamaika Telebistarako zuzeneko elkarrizketa igorri zuten Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko ikasleek
Telekomunikazio eta Informatika-sistemak goi-mailako zikloan hainbat arlotan trebatzen dira ikasleak: informatika-sareak, ikus-entzunezko sistemak, irrati-komunikazioak, telekomunikazio-sistemen mantentze-lanak eta telekomunikazioetako azpiegitura komunak.
Ikasturte honen hasierako hiru-hilekoan, urritik abendura bitartean, 2. mailako ikasleak zortzi astez aritu dira ikus-entzunezkoen arlo teknikoa sakon aztertzen. Erronka ederrari ekin behar izan diote: Euskal Herri osoak ikusten duen Hamaika Telebistarako Julen Alonso trikitilaria eta sortzaileari egindako elkarrizketaren zuzeneko emanaldia igorri behar izan zuten erronkaren amaieran.
Etekin Handiko Zikloak (ETHAZI ) ereduak oinarri dituen talde lana eta autonomiaz baliatuta, ikasleek programa baten errealizazioak barne hartzen dituen xehetasun guztiak, kamaren konfigurazioak eta audio eta bideo konexio egokiak ziurtatzeko gakoak landu dituzte irakasleen gidaritzapean.
Gaitasun teknikoak nahiz zeharkakoak lantzeaz aparte, euskarari eta euskal kulturari ekarpen polita egin zieten.
Zorionak ondo egindako lanagatik eta esker beroenak Julen Alonso trikitilariari, Malen Altuna kazetariari eta Hamaika Telebistari gure ikasleen ikaskuntza errazteagatik!