“Gazteak BERDINTASUNEAN 2.0” ikastaroa lehen mailako ikasleentzat Armeria Eskolan
Emakunde – Gizonduzen eskutik, Ameria Eskolak “GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0” ikastaroa emango du, 4 ordukoa, lehen mailako hamahiru taldeentzat, apirilean eta maiatzean.
Tailer honetan “GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0” unitate didaktikoa eta horrekin batera doan bideo-jokoa landuko dira, biak Gizonduz elkarteak eta Emakundek editatuak. Lehenengo saioa bideo-jokoaren abentura grafikoari buruzkoa izango da, eta, ondoren, hainbat lan-saio egingo dira. Guztira, talde bakoitzak 4 ordu egingo ditu eta GB 2.0 bideojokoarekin lotutako fitxa didaktikoekin lan egingo dute.
Batetik, eduki teorikoak aztertuko dira, hau da, emakumeen eta gizonen berdintasunari eta unitate didaktikoan jasotako maskulinotasunaren eraikuntzari buruzkoak, eta bestetik, abentura grafikoan ikasleek argitu beharko dituzten edukiak eta egoerak.