Sailburuordetzatik jakin arazi digute “Lantokiko prestakuntzako modulua edo ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza duala egiten ari diren ikasle guztiek berehala utziko diote prestakuntza-jarduerari enpresan 2020ko martxoaren 16tik aurrera, eta beren etxeetan jarraituko dute eskola-eskolak aldi baterako eteteko ezarritako aldian.”
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren ondoren, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Hezkuntza Sailaren jarraibideei jarraituz, Armeria Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuetan hartutako erabakiak hauek dira 2020.03.14 datan dugun egoeraren arabera: 1. HASIERAKO FORMAKUNTZA: Martxoaren 13tik hasita 15 eguneko …
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea erabakia da. Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera. Nolanahi …
Bizi dugun egoera dela eta, eta Eusko Jaurlaritzak aholkatzen dituen prebentzio-neurriak jarraituz, Armeria Eskolako Elkartetik hurrengo bi egunetarako aurreikusita zeuden ekitaldiak ATZERATZEA erabaki da. Alde batetik, martxoak 13an ostiralean egitekoa zen Batzar Nagusia eta beste alde batetik ikasle ohientzako jai-ekitaldi …
Martxoko eta apirileko langile zein langabetuentzako ikastaroak eskuragarri daude. Ezagutzen al dituzue? Hemen dituzue ikusgai. Era berean, 2019-2020ko ikastaroen katalogo osoa ikusi eta aurrez izen-ematea http://ikastaroak.armeriaeskola.com ataritik egin dezakezu. Eman-izena eta Armerian itxarongo zaituegu!
Hemen da 2020ko Batzar Orokorra Ohikoa den bezala, Martxoan Batzar Orokorra ospatuko dugu. Aurten, iaz egin genuen bezala, bi ekitalditan ospatuko dugu: ostiralean, hilak 13, Batzar Nagusia, eta larunbatean, hilak 14, ikasle ohiak berriro elkartzeko ekitaldi ludiko eta jaieguna egingo …
Eskolako Hizkuntz Proiektuan ezarritako helburuak lantzeko eta euskarazko hezkuntza-eskaintza bermatu eta zabaltzeko- helburuarekin ‘laneko komunikazioa euskaraz’ zeharkako ikastaroa Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko Ethazi erronketan txertatzea erabaki zuen Armeria Eskolak 2019/20 ikasturte hasieran. Proiektuak Eibarko udalaren babesa izan du eta …
ULMA Embedded eta Armeria Eskolak elkarlanean diseinatutako espezializazio berriak eskolako elektronika arloa sendotu eta indartuko du, orain arteko goi mailako bi zikloei, Mantentze-lan Eletronikoa eta Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloei jarraipena emanez. Aldi berean, Espezializazioak elektronika sektoreko beste enpresa eta ikastetxeekin …
Ethazi metodologian, ikaskuntza-eredu guztia erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren inguruan antolatzen da. Garatu nahi diren konpetentzia teknikoetan zein autonomia, talde-lana, aparteko emaitzetarako orientazioa eta antzeko zeharkako konpetentzietan oinarrituz, egoera problematiko bat planteatzen da, jarraian, egoera hori erronka bihurtu eta soluzio hoberenak …
Enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzeko, autoenpleguaren onurak ikusteko eta sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa eta antzeko gaitasunak garatzeko eta sustatzeko helburuarekin sartu zen Armeria Eskola Ikasenpresa proiektuan. Proiektuaren honen bidez, ikasgeletan enpresa txikiak sortu eta enpresen …