Plazak mugatuak dira, beraz, gorde zure lekua lehenbailehen! Ikastaroei buruzko informazioa webgune honetan bertan aurki dezakezu, menu nagusiko “ikasketak” ataleko Lanerako Prestakuntza azpi-atalean. Zuzenean izena emateko formulariora joan nahi baduzu klikatu hemen. Informazio gehiago jasotzeko jar zaitez harremanetan gurekin: ikastaroak@armeriaeskola.eus 943 20 32 …
2020/21 ikasturtean zehar egindako ekintzez gain, aldizkarian Armeri Eskolako ikasle zein langileen iritziak aurkituko dituzu. Baita, ikastetxean egindako berrikuntzak, landutako proiektuak, Covid-19aren aurrean hartutako neurriak, lortutako Bikain ziurtagiria eta beste hainbat gai ere. Hartu denbora pixkat eta irakurri lasai aldizkaria, hemen …
AFMk eta IKASLANek 75 nazioartekotze-beka eskaintzen dituzte tituludun euskal gazteentzat, atzerrian 6 eta 12 hilabete bitartean ordaindutako lan-esperientzia bat izan dezazuen. EZAUGARRIAK: Nazioarteko praktikak. 75 beka. 6-12 hilabeteko iraupena. Aurreikusitako zuzkidura gordina: hilabetean 1.570 €. Zuzkidura horren bidez, bekadunak honako …
Armeria eskolak ekipamendu, metodologia eta espazio berrienak mende bateko esperientziarekin konbinatzen ditu. Horren lekuko dira ikasturte honetan estreinatu ditugun mekatronika industrialeko tailer berriak. Euskarazko eta erdarazko taldeentzat 85 m2 inguruko bi gela biki sortu ditugu. Espazioak berritzeaz gain gelaren banaketa ETHAZI …
Fabrikazio Mekanikoko arloan makinak berritzeari garrantzi berezia eman diogu ikasturte honetan. Dagoeneko, bi makina berri ekarri ditugu: 5 ardatzetako DECKEL MAHO 50/ Heindenhain 530 makina eta ONA DR2 izeneko elektroerosio bidezko zulagailua. Gainera, lizitatuta dauden beste zazpi makina iritsiko dira …
Pasa den ostiralean, maiatzaren 7an, Armeria International Day ospatu genuen, gure zentroak eskaintzen dituen nazioartekotze aukera guztiak ikasleei helarazteko asmoz. Jardunaldiak hiru helburu batu zituen. Alde batetik, jardunaldi informatiboa izan zen eta Erasmus+ programa berriari buruz, Irasuegi egonaldiei buruz nahiz …
Udaletxean egin den prentsaurrekoan Jon Iraolak, Eibarko alkateak, Ana Telleriak, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza batzordeburuak, Iker Espillak, Armeria Eskolako estrategia zuzendariak, Oskar Gisasolak, UNI Eibarko zuzendariak, eta Lanbide Heziketako bi ikastetxetako ikasleek hartu dute parte. Mahaikideek azaldu dutenez, euskarazko …
Pasa den abenduan, Armeria Eskolak barbakoa bat diseinatzeko enkargua jaso zuen, ondoren Finlandiako Gradia Eskolako tailerretan ekoizteko. Horretarako, Herbeeretako Horizon Eskolako ikasleekin harremanetan jarri ziren xehetasun teknikoak adosteko Diseinua Fabrikazio Mekanikoan zikloko 20 ikaslek irudikapen grafikoetarako Solidworks programa baliatuz ekin …
Eskuragarri duzu Armeria Eskolak langileentzat eskaintzen dituen ikastaroen katalogo berria. Plazak mugatuak dira, beraz, gorde zure lekua lehenbailehen! Ikastaroei buruzko informazioa webgune honetan bertan aurki dezakezu, menu nagusiko “ikasketak” ataleko Lanerako Prestakuntza azpi-atalean. Zuzenean izen emateko formulariora joan nahi baduzu klikatu …
Emakunde – Gizonduzen eskutik, Ameria Eskolak “GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0” ikastaroa emango du, 4 ordukoa, lehen mailako hamahiru taldeentzat, apirilean eta maiatzean. Tailer honetan “GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0” unitate didaktikoa eta horrekin batera doan bideo-jokoa landuko dira, biak Gizonduz elkarteak eta Emakundek …