Irungo Ficoban Urriak 19tik 21era ospatu den Lanbide Heziketako Euskoskills txapelketan Armeria Eskolak 5 espezialitatetan parte hartu du, hauetako hirutan urrezko domina eta beste batetan brontzezkoa eskuratuz. Ikastetxeak inoiz lortu dituen emaitzarik onenak. Urrezko domina eskuratu dute Armeria Eskolako ikasleek …
Irungo Ficoba erakustazokan, urriaren 19tik 21era bitartean ospatuko diren EuskoSkills-ak Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketak dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak antolatutakoak. Irabazleek Euskadi ordezkatuko dute Estatuko txapelketetan. Ondoren nazioko txapeldunek Euro …
Armeria Eskolak tinko dihardu lanean aspaldian industria eta berrikuntza bultzatzen, lan duina eta hazkunde ekonomikoa sortzen, genero berdintasunean aurrera egiten eta kalitatezko hezkuntza bermatzen, besteak beste. Aurten hartutako konpromisoa pausu bat haratago eraman nahi izan du eta Agenda 2030 programan …
Azken bi urteetan, mugikortasun birtualek ahalbidetu dute EMEU lankidetza. Harremanak estuak izan ziren jendeak egindako lanari esker eta teknologiaren laguntzarekin. EMEUk etenik gabe funtzionatzen jarraitu du COVID garaian. Pandemian on line egin ziren jardueretako batzuk hauek izan ziren: tailerrak ekologikoagoak …
Espezializazio-programak DUAL prestakuntza-formatu bat dira, lan-merkatuan langilerik ez dagoen eta enpresek kontratatzeko zailtasunak dituzten diziplinetako teknikari espezialisten prestakuntza-beharretik sortzen dena. Espezializazioak heziketa zikloetako 2. kurtsoko ikasleei zuzenduta daude. Behin prestakuntza amaituta, diziplina jakin batean ikasten eta sakontzen jarraitu nahi duten …
Debegesak kudeatzen duen enplegu-programa da. Debabarreneko Gizarteratze Sareak egindako lanaren eta bertan parte hartzen duten erakundeen lankidetzaren emaitza da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz laguntzen du, elkar-EKIN Lanean deialdiaren bidez. Elkar-Ekin lanean programa …
Lanbide Heziketako hizkuntza-irakasleak Errealitate Birtualaren bidezko irakaskuntzan trebatzeko marko metodologiko bat diseinatu ondoren, VirTrain nazioarteko taldeak (CASPHE eta MTI, Txekiako Errepublikakoak; Armeria Eskola LHII, Euskal Herrikoa; eta Provincia Autonoma di Trento, Italiakoa) ikastaro hibrido bat prestatu zuen, zeinaren lehen zatia …
Pasa den irailaren 1ean atea zabaldu genion ikasturte berriari Armeria Eskolako plantila osatzen dugun 95 langileok. Gehienok errepikaten badugu ere, irakasle berriak batu zaizkigu mekanika, elektrizitate, elektronika eta zeharkako alorretan. Asteazken honetan, irailaren 9an, ikasleei egingo diegu harrera. Aurten 500 …
Armeria Eskolako Elkarteak (AEE), Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizartze Gaietako sailaren laguntzarekin, langabetuei zuzendutako gizarteratze eta laneratze programa bat jarri du abian, laneratzea errazteko. AEE-k martxan jarriko duen ekimen honen helburua, parte-hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko …
2021-2022 ikasturterako Debabarrena Integra programaren 16. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Izena emateko epea irailaren 17ra arte zabalik egongo da. Armeria Eskola Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren helburua da gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta …