Emakunde – Gizonduzen eskutik, Ameria Eskolak “GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0” ikastaroa emango du, 4 ordukoa, lehen mailako hamahiru taldeentzat, apirilean eta maiatzean. Tailer honetan “GAZTEAK BERDINTASUNEAN 2.0” unitate didaktikoa eta horrekin batera doan bideo-jokoa landuko dira, biak Gizonduz elkarteak eta Emakundek …
Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloko ikasleak, hirunakako zazpi taldetan banatuta, Armeria Eskola Skills lehiaketako lehen edizioan parte hartuko dute. Saioak astebeteko iraupena izango du eta 2018. urtean egin zen Eusko Skills probaren egitura bera izango du. Taldeek bi erronka nagusi …
ROC Horizon College Holandako Lanbide Eskolako hiru ikaslek eta Armeria Eskolako Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloko bederatzi ikaslek, urruneko lankidetza-lanean, estazio bat automatizatu dute martxoko azken hiru asteetan. Estazioa Herbehereetan dago, eta Siemens PLC bati eta IXON bideratzaile bati konektatuta …
Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Debegesarekin elkarlanean, eskualdeko lanbide heziketako eskaintza aurkeztu dugu formatu birtualean. Horretarako, lanbide heziketa ikasi duten eta egun Debabarreneko enpresetan lanean diharduten ikasle ohien testigantzak bideo laburretan grabatu ditugu, ikasketa hauek zein lan mota egiteko aukera ematen …
Langabezian dauden eibartarrei zuzenduriko programa da, eta izen ematea hurrengo linkan egin ahal izango da apirilaren 15a baino lehen: http://ikastaroak.armeriaeskola.com/curso/504/info Armeria Eskolako Elkarteak Eibarko Udalaren laguntzaz, laneratze programa bat eskaintzen du, Lanbiden inskribatutako 20 eta 55 urte bitarteko langabetu eibartarrentzat. …
Gure ikastetxeko ikasleak Mondragon Unibertsitateko LEINN gradukoekin eta Lanbide Heziketako Uni Eibarrekoekin elkarlanean arituko dira diziplina anitzeko taldeak sortuz. Armeria Eskolatik hiru heziketa ziklo hauetako ikasleak hartuko dute parte: Diseinua Fabrikazio Mekanikoan zikloko Kristian Samuel Galue eta Carlota Mier Irigoyen, …
Fernando Romay, izango da gonbidatua Armeria Eskola Elkartearen Batzarrean Une honetan bizi dugun osasun-egoera dela eta, Elkartearen Batzarra martxoaren 26an egingo da, 12:00etan, formatu digitalean, bertaratutakoen segurtasuna eta osasuna lehenetsiz. Aurtengo batzarra berezia izango da. Lehenengo zatia bazkideei zuzenduta egongo …
Pasa den martxoaren 3an, Gabriel de Oliveira eta Lander Gutiérrez Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloko ikasleak protagonista izan ziren Boost your CLIL in VET’ Europako konferentzian. CLIL metodologiaren (edukien eta hizkuntzaren ikaskuntza integratuaren) onurak jasotzen dituen beraien bideoa ‘praktika ona’ …
Maialen Portilla, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikaslea Armeria Eskolan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua Deustuko Unibertsitatean, Eibarko Aldatze – Santa Maria de la Providencia Ikastetxean izan da, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin Automatizazio eta Robotikaren alorrera egin duen jauzia …
Atzerriko hizkuntza-gaitasuna garatzeko asmoz, Armeria Eskolako Mekatronika zein Robotikako hamabost ikaslek eta BSMDM Municheko hamalau ikaslek elkarri lagundu diote tailerrak berdeago egiteko beharrak identifikatzen eta estrategiak ikasten bitarteko digitalak erabiliz. Garatu duten ekintza EMEU sareak sortutako ‘modulu birtuala’ kontzeptuan oinarritzen …