IRASUEGUI internazionalizazio proiektua Armeria Eskolako Elkartean sortu da, bertako partaide diren enpresarien eskakizunei erantzuna emateko asmoz. Hasieratik, Eibarko Udala eta SD Eibar Fundazioa-ren kolaborazioa izan du, enpresei prozesu honetan lagunduko dien tresna izateko. Beka hauek enpresei zuzenduriko diru laguntzak dira, …
Mikel Jauregi mekatronikako irakasleak 5S-ei buruz emango duen hitzaldia European Vocational Skills Week 2020 saioetarako aukeratu du Europar Batzordeak, eta aldi beren, Armeria Eskola erakundeko official partner izendatu dute. Jardunaldien egitaraua laister publikatuko da lotura honetan. Hitzaldia EUSKALITeko 5S Klubak …
Armeria Eskolak, enpresa kolaboratzaileekin batera, Elektronika eta Metrologia arloetako espezializazioetan izena emateko epea zabaldu du. Sektoreko enpresa bazara eta teknikari espezialistak behar badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Ekipo Elektroniko Integratuen Garapena (Embedded) espezializazioaren kasuan, bigarren edizioa abian jartzeko lanean ari …
Eskuragarri duzu azarotik urtarrilera Armeria Eskolak langileentzat zein langabeentzat eskaintzen dituen ikastaroen egutegia. Plazak mugatuak dira, beraz, gorde zure lekua lehenbailehen! Ikastaroei buruzko informazioa webgune honetan bertan aurki dezakezu, menu nagusiko “ikasketak” ataleko Lanerako Prestakuntza azpi-atalean. Zuzenean izen emateko formulariora …
Armeria Eskolako Elkarteak (AEE), Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizartze Gaietako sailaren laguntzarekin, langabetuei zuzendutako gizarteratze eta laneratze programa bat jarri du abian, laneratzea errazteko. AEE-k martxan jarriko duen ekimen honen helburua, parte-hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko …
Irailaren 28an hasi eta abenduaren 21ean amaituko den TIG soldadura ikastaroak, ikasleen %50a kontratatzeko konpromisoa du. Ikastaroa LANBIDEn katalogatua dago, MF0100_2 ARKU-SOLDADURAK GAS BABESLEA ETA ELEKTRODO EZ-KONTSUMIGARRIAK (TIG) izenarekin eta langabetuentuek lehentasuna izango duten arren langileek ere parte har dezakete. …
Armeria Eskola eta SD Eibar Fundazioak kolaborazio hitzarmena sinatu dute, irailetik aurrera 7 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei robotika ikastaroa eskaini ahal izateko. Mikel Larrañaga Fundazioaren lehendakariak eta Imanol Urresti Armeria Eskolako Zuzendariak gaur bertan sinatu dute hitzarmena Ipuruan. Hitzarmen …
Covid-19 pandemiaren bilakaera ikusita eta ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko, Hezkuntza Sailak ikasturtea mailaka hastea erabaki du. Irizpide berari jarraituz, Armeria Eskolak ikasturte hasierako aurkezpen-ordutegi hauek ezarri ditu: Irailaren 14an: Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako bigarren mailak Goizeko 08: 30etan: Produkzioaren Programazioa …
Martxoaren erdialdera, Armeria Eskolako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak Batzar Orokorra (hasieran martxoaren 13rako finkatu zena) atzeratzea erabaki zuen, COVID 19aren ondorioz. Une honetan gertatzen ari den bilakaeraren arabera, Elkartearen Batzarra datorren urriaren 2an ospatuko da, eguerdiko 12:00etan, formatu digitalean, parte-hartzaileen segurtasunari …
Lehiagune, tokiko enpresek bultzatutako eta Armeria Eskola Elkarteak sortutako ekimena, BPTD Enpresa Elkartearen, www.bptd.eus , foro aitzindaria izan zen. BPTD Enpresa Elkartearen helburu nagusia barrutiko industriaren hazkundea bultzatzea da. Bere ikuspegia BPTD barrutiko ekosistema industriala soluzio mekatronikoetan eta doitasun-teknologietan lider …