Agenda 2030: Armeria Eskolako ekimenak
2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan.
Aurten gure eskualdean LEHORRREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA helmuga jorratuko da. Horretarako, Armeria Eskolan hainbat ekimen jarriko ditugu abian :
- Bertako basoko zuhaitzekin LANDAKETAK
- Kontzientziazio kanpainak
- Ortu bertikala
Lehorreko ekosistema horien inguruan gure basoen egoera ikusita, Armeria Eskolatik gure basoak modu jasangarrian kudeatzea, lurren degradazioa gelditzea eta gure ekosistemak eta biodibertsitatearen kudeaketa jasangarria bultzatzea da gure helburua.