
Armeria eskolako ikasleak MERCEDES enpresan
Azaroak 17 eta 18an Armeria eskolako ikasleak Gazteizko Mercedes enpresan izan ziren VLE furgoneta elektrikoa egingo den planta berria ezagutzen.
Automatizazio eta Robotika industriala, Elkarlaneko robotika eta Industria mantentzearen digitalizazioa ikasle eta irakasleek aukera izan zuten estreinatu berri den VLE furgoneta elektrikoakoaren ekoizpen-planta ikusteko. Mercedes-ek bere Gazteizko planta haunditu eta berritzen 1000 milloi-ko inbertsioa egina du.
Bertan fabrikazio prozesuan ematen diren faseak eta teknologiak izan zituzten ikusgai: Beso robotikoak, robot autonomoak, automatizatutako eta digitalizatutako etapak, segurtasun industriala,.. punta-puntako baliabideak kalitatezko produktuaren zerbitzura.
Ikasleek beraien zikloen edukiak prozesu industrial oso batean islatuta ikusi zituzten, gelako praktikatik enpresako errealitatera pasatuz.


