
Odol emate saioak Armeria Eskolan
Aurreko ostiralean, Azaroaren 6an, odol emate saioak izan ziren Armeria eskolan; 36 ikasle eta langilek eman zuten odola, euretariko 20k lehenengo aldiz.
Beste ikasturte batzurekin alderatuz emaila kopuru txikiagoa den arren odol emaile berri kopurua altua izan da.
Odol-emate bakoitzetik 3 osagai ezberdin lortzen dira, bakoitzak erabilera ezberdinak ditu, eta haiekin hamaika gaixo ezberdini lagun diezaiekegu.
Odolak eta bere osagaiek bizitza mugatua dute:
- Hematien kontzentratuak 42 egun kontserbatzen dira.
- Plasma, izoztuta, 3 urtez gorde daiteke, baina etengabe erabiltzen da botikak egiteko.
- Plaketak 5 eta 7 egun artean gorde daitezke.
Jarrai dezagun Armeria eskolatik gizartearen beharrei erantzuten.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!


