
Armeria Eskola Ezagutu
Maiatzaren 16an jardunaldi berezia egin genuen Armeria Eskolan. 11:00etatik 13:00etara eskolako hainbat gune berriztu, baliabide eta proiektu erakutsi genien Eibartar eta inguruko herritarrei.
Asko izan zinaten Armeria Eskolara hurbildu zinatenok, Eskerrik asko jardunaldian parte hartu zenuten guztioi! Zuen inpresioak jasotzea aukera polita izan zen guretzako, asko laguntzen digute gure jardunean.
Erakutsi genituen proiektu eta guneetan izan zinaten enpresei ere eskerrak eman nahi dizkizuegu, bertaratu ziren herritarrei elkarlaneko proiektuak primeran azaldu baitzenituzten.
Hemen partekatzen dizuegu jardunaldiaren bideoa.
Aurrerago ere Eibarko herriari bideratutako jardunaldiak egingo ditugun arren, gogoratu Eskolako ateak beti dauzkazuela irekita.
Eskerrik asko eta hurrengora arte!


