
Armeria Eskolan sortzen den talentuak enplegua bultzatzen du
Ikasketak amaitu eta sei hilabetera ikasleen okupazio-tasa %85ekoa da
Armeria Eskolako Lan Poltsa Zerbitzuak aztertutako azken datuek ikastetxeko ikasleen laneratzean bilakaera oso positiboa izan dela berresten dute. Azken titulatuen, 2025eko Ekainean bukatutakoak, okupazio-tasa %85era iritsi da (ikasketak amaitu eta sei hilabetera ateratako datuak dira), aurreko urteko %83 hobetuz. 2025ean Armeria Eskolako D eta E graduak kontutan izanda 259 ikasle titulatu ziren eta hauetatik 230 ikaslekin harremanetan jarri osteko okupazio tasa da aipatutako.
Beste datu garrantzitsu bat ikasleek duala egin duten enpresetan duten jarraitasuna da. Dual intentsiboa edo orokorra egin duten enpresa berean jarraitzen dute lanean 2025eko ekainean titulatu diren ikasleen %60a. Honela, ikastetxearen eta enpresa-sarearen arteko lotura sendotzen delarik.


