
BIP formakuntza Armeria Eskolan
Datorren apirilaren 21ean, asteartea, nazioarteko ikasle eta irakasle talde bat jasoko dugu BIP (Blended Intensive Programme) formakuntzaren baitan. Ikasle hauek Euskal Autonomia Erkidegoko erreferentziazko hainbat zentro bisitatzen ari dira, Learning Factory kontzeptuaren inguruan ikasitakoa praktikan jartzeko helburuarekin.
Gure zentroko jardunaldiaren ardatza Learning Factory testuinguruko robotika aplikatua izango da. Bisita AELF ikas-fabrikaren aurkezpenarekin hasiko da, non ikasleek ekoizpen-sistema aurreratu baten funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izango duten.
Ondoren, robotika kolaboratiboaren eta robotika industrialaren arteko desberdintasunak eta aplikazioak lantzeko workshop praktiko bat izango dute.
Ekimen hau LCAMP konferentzia-astearen barruan kokatzen da, mundu osotik etorritako parte-hartzaile ugari bilduko dituen nazioarteko topaketa garrantzitsua.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi hau posible egingo duten pertsona guztiei, beren inplikazio eta lanagatik.


