Iraunkortasun Eragileak Lanbide Heziketan
Pasa den ikasturtean abian jarri genuen Raising Awareness Initiative about Sustainability Education in VET (RAISE VET) Erasmus+ proiektua, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza (ESD ingelesez) lanbide-heziketan txertatzeko helburuarekin. Proiektuaren baitan, ikasleek jasangarritasunaren inguruko gaitasunak ikas ditzaten diseinatu dugu hiru asteko modulua (aste birtual bat eta bi aste presentzial), gure ikastetxearen ingurumenarekiko konpromisoari erantzunez.
Azaroaren 4an hasiko da Iraunkortasun Eragileak modulua bere fase pilotuan, Municheko (Alemania) eta Armeria Eskolako seina ikaslek osatutako taldearekin, hainbat erronka errealetan sakonduz: eskolaren auditoria energetikoa, Eibarrerako irtenbide jasangarrien azterketa, eta eko-diseinuaren eta ekonomia zirkularraren inguruko eztabaidak.
Gaitasun Berdeen Tailerra
Azaroaren 13an Gaitasun Berdeen Tailerra egingo dugu Jon Ander Sarasua Teknikerreko Jasangarritasun arduraduna hizlari nagusi izango delarik. Lanbideetan beharrezko gaitasun berde nagusiak aurkeztuko ditu, eta ondoren ikasleek, industria eragile eta Tknikako ordezkarien laguntzarekin, “Gaitasun Berdeen Dekalogoa” garatuko dute, etorkizuneko lanetan jasangarritasunerako praktika egokiak gidatzeko.
Gainera, ikasleek Europako Klimaren Ituna ekintzetan parte hartuko dute, Eibarko Udaleko tenkikariekin elkarlanean garatutako ‘Eibar Climate Walk’ eta argazki-erreportaje baten bidez. Aldi berean, Euskal Herriko berriztagarrien bi instalazio bisitatuko dituzte: BIMEP Armintzan eta Mutrikuko olatuen energia planta, Jon Lekube adituaren azalpenak jasoz.
Raise VET proiektuari buruzko info+: klikatu hemen