Armeria Eskola Elkarteak KONTRATAZIO KONPROMEZU Programaren 3. edizioa jarri du abian
Aurreko bi edizioetan lortutako emaitza onak kontuan izanda (8 kontratazio 1. edizioan eta 6 kontratazio 2. edizioan), ARMERIA ESKOLA ELKARTEAK 3. edizio bat eskainiko du.
Hirugarren edizio honetan, gutxienez 6 hilabetez kontratatzeko konpromisoa hartu dute 4 enpresek eta aurreikusitako 12 parte-hartzaileen erdiak kontratatuko dituzte gutxienez.
Aurtengo edizioak berrikuntza bat izango du izan ere FMEC0110 ELEKTRODO ESTALI BIDEZKO SOLDADURA ETA TIG SOLDADURA Profesionaltasun Ziurtagiri OSOA eskainiko da. 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria da, 640 orduko iraupena du eta 2021eko abenduaren 13an hastea eta 2022ko maiatzaren 27an amaitzea aurreikusten da. Ikastaroa goizeko ordutegian eskainiko da 08: 00etatik 14:30etara. Izena emateko epea abenduaren 1ean amaituko da.
Izen ematea, lotura honetan klikatuz, 615 775 556 telefono zenbakira deituz edo Armeria Eskolako 104 Bulegora bertaratuz egin daiteke.