Sailburuordetzaren irizpideak jarraituz, azaroraren 30etik abenduaren 4ra, ASTE DIGITALA deituriko dinamika egingo da
Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren irizpideak jarraituz, azaroraren 30etik abenduaren 4ra bitartean, ASTE DIGITALA deituriko dinamika egingo da Lanbide Heziketako 44 ikastetxetan eta Batxilergoko beste 14tan.
Aste horretan, ikasleek ikaskuntza erdi presentziala izango dute, hau da, ikasgai edo modulu praktikoak ikastetxean aurrez aurre izango dituzte, eta aldiz, ikasgai edo modulu teorikoak etxetik landuko dituzte.
Dinamika honen helburua izurrite baten aurrean ikastetxeko ikaskuntza baliabideen egoera aztertzea da, eta emaitza horietatik abiatuta, hobekuntzak proposatzea, bai Hezkuntza Sistema orokorrean zein Armeria Eskolan aplikatzeko.