Armeria Eskolak eta SD Eibar Fundazioak Robotika ikastaroak eskaintzeko hitzarmena sinatu dute
Armeria Eskola eta SD Eibar Fundazioak kolaborazio hitzarmena sinatu dute, irailetik aurrera 7 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei robotika ikastaroa eskaini ahal izateko.
Mikel Larrañaga Fundazioaren lehendakariak eta Imanol Urresti Armeria Eskolako Zuzendariak gaur bertan sinatu dute hitzarmena Ipuruan.
Hitzarmen honi esker, SD Eibar Fundazioak hiru zati ezberdin izango dituen robotika ikastaroa antolatu du: arlo teknologiko esperimentala, jarrera eta balioekin lotutako beste bat, eta ikasitakoa klubarekin lotutako proiektu erreal bat egitea.
Izena emateko epea abuztuaren 24an irekiko da, eta gaztetxoek hainbat enpresa, formakuntza eskola eta Ipurua bera ezagutzeko aukera izango dute.