Suizidioaren prebentzioari buruzko saioa
Erdi-mailako 1.mailako taldeek suizidioaren prebentzioari buruzko saioa izan dute Alexander Muela eta Jon Garcia Ormazaren eskutik
Ongizate emozionalaren estrategiaren barruan, osasun mentalaren sentsibilizazio faseam, gai desberdinak jorratu dira. Oraingoan, erdi-mailako 1.mailako taldeek suizidioaren inguruko solasaldia izan dute Alexander Muela (Psikologian doktorea eta UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoaren eta Osasunaren eta Ikerketaren Metodologiaren Saileko irakaslea) eta Jon Garcia-Ormazaren (Osakidetzako mediku psikiatra, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko suizidioaren ikerketaren arduraduna; Biobizkaiko Osasun Mentaleko ikerketa-taldeko kidea; Neurozientzietan doktorea eta UPV/EHUko Neurozientzien Saileko irakaslea) eskutik.
Gizartean oraindik suizidioaren gaia tabu da eta honetaz hitz egiteko beharra (kontu handiz eta adituen laguntzaz, beti ere) dagoela adierazten dute adituek. Hori izan da, hain zuen, tailer honen helburua; qazteak suizidioaren gaiaz mintzatzeko aukera izatea, prebentzioa sustatuz eta honen inguruko mitoak deseginez.
Orokorrean ikasleen balorazioa oso positiboa izan da. Parte-hartze maila altua izan da eta elkar errespetatu dira.